Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Zeri buruz?

Lehendakari kargurat hupatu orduko, Emmanuel Macronbiziki presatua agertu zen. Eta bi urtez hala izana da. Beti lasterka. Hasia da naski poxi bat eztitzen. Ohartu ditake alde bat lasterka ibiliz nor nahi ere arrunt hats-hantua gelditzen ahal dela. Orai, erakusterat emaiten du behar dela jakin denboraren hartzen. Erretreta solas bereziki ez du gehiago presa gaixto hura, lekuaren gainean ezin egona edo nik dakita zer! Joan den astean ginion bezala, solasketa frango nahi ditu...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Etxeraten deia

Euskal presoen eskubideen alde bermatu diren 47 euskal herritar epaituko dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean, irailaren 16tik landa, 11/13 auziaren baitan. Epaiketak hiru hilabete iraunen du eta 18 sesiotan banatua izanen da. Auzipetuen artean, euskal presoen abokatuak, medikuak, arartekoak eta Herrira, Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteetan parte hartu izan duten pertsonak daude. Horregatik, Etxerat euskal presoen eta familiakoen elkarteak epaiketa horren kontrako...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

CAF zigortua

Donostiako epaitegi batek Gipuzkoako CAF eta Jose Manuel Armesto Valcarce enpresak zigortu ditu 2018ko azaroan amiantoak kutsaturik hil zen langile baten heriotzarengatik. CAFek 280 000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio mesotelioma pleural gaitzak eraman zuen langilearen familiari, trenak ekoizten dituen enpresan amiantoaren eragina jasan zuela baieztatu baitu epaileak....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Marixol Iparragirre Espainiara igorria

2004tik Frantzian preso egon eta gero, bere kondena agorrilaren 27an bete du Marixol Iparragirre ETA-kideak. Haatik ez da libratua izan, baina Espainiara eramana, Auzitegi Nazionalean epaitua izateko. Iturri judizialen arabera, hamabi atentaturengatik auzipetua izanen da. Anartean, Madrilgo Soto del Real kartzelan sartu dute. Sortuk eta EH Baik Espainiaratze hori deitoratu eta Iparragirrek "bakearen" eta elkarbizitzaren" alde lan egin duela baieztatu dute. Elkarretaratzeak egin...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Iñigo Muguruzaren heriotza

Iñigo Muguruza musikari irundarra zendu da irailaren 5ean, 54 urtetan. Musikari familia bateko hiru anaietan gazteena zen Iñigo. 1983. urtean Fermin anaiarekin batean Kortatu taldea sortu zuenetik, euskal rockak azken lau hamarkadetan ezagutu duen eragile nagusietako bat izan da. Bestalde, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetako kide garrantzitsuaren oroitzapena uzten du. 2015ean, esklerosia anizkoitza zuela jakinarazi zuen, eta...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Fagor eta Amica

Etxetresnak ekoizten dituen Poloniako Amika taldeak lizentzia hitzarmena adostu du Fagorrekin, marka horren izenpean linea zuriko etxetresna elektrikoak saltzeko. Fagor markak, hala ere, euskal kooperatibarena izaten segituko du. Akordioa sinatu dutenek jakinarazi dute Fagor merkatura itzuliko dela, goi mailako produktuen gama oso bat eskainiz....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016