Gogoa hazi | 2019ko Ekainaren 27a
Hamabi dira, zangoak taulen gainean eta burua izarretan. Hamabi dira, oinak airos eta begi- beharriak erne. Hamabi dira, egiak hitzetan eta irria ezpainetan.
Hamabi emazte dira, urteak hezurretan eta gaztetasuna gorputz- izpirituan. Hamabi emazte Biriatuko xokoan, gizon bat edo bertze lagun, antzerkilari bilakatuak direnak.
Hastapenean beren memorioa nahi zuten atxiki eta zabaldu, delako Alzheimer hori etxetik kanpo atxikitzeko eta haizatzeko. Adinarekin nork ez du ahantzi...
Egun eta bihar | 2019ko Ekainaren 27a
Aspaldian, badu urteak eta urteak, arrangura handiak badira lan eskasarekin. Bai, zinez buruhauste gaitzak. Sail hortan ere gobernuak nahi du gauza frango kanbiatu. Erabaki parrasta bat badu beraz hartua. Egia erran, deus ez omen da aldatuko jadanik lanik gabe direnentzat. Neurri berriak zehaztuko dituzte uda huntan eta martxan ezarriko batzuk azaroan eta beste batzuk berantxago. Gobernuaren arabera errextasun gehiago izanen da nornahirentzat eta langabezia ozka...
Hegoaldean | 2019ko Ekainaren 27a
Iruñeako auzapez kargua hartu bezain laster, neurri sinbolikoa hartu du Enrique Maiak. Espainiako armadari eskainiko dio berriz ere hiriko etorbide nagusienetako baten izena. Gisa horretan, Joseba Asironek egin zuen aldaketa indargabetu du. Asironek Katalina Foixekoaren izena eman zion lehenago Espainiako Armada izena zuen etorbideari. Iruñeako Udalak jakinarazi du desmartxa administratiboak burutu orduko gauzatuko dela izen aldaketa. Etorbide hori 1960ko...
Mundu zabalean | 2019ko Ekainaren 27a
Senegaleko hiri nagusian, Dakarren bildu ziren joan den aste erdian bost ehun bat aditu, gobernu ordezkari eta gobernuz kanpoko erakundetako ordezkariak. Aipagai nagusiak bi izan zituzten: ernalkin mozketa eta adin txikiko ezkontzak. Bi errealitate munduko emazte anitzek jasan behar izaiten dituztenak. Ernalkin mozketa jada jasana dute munduan 200 milioi emaztek, UNICEF erakundeak plazaratu duen zenbakia da. Gutxiz gehienak afrikako kontinentean...
Kostaldean | 2019ko Ekainaren 25a
Jondonane bestak dira Donibane Lohizunen, ortzegunetik astelehenerat, heldu baita bost egunez segidan. Urtetik urterat emendatzen eta aberasten den egitarau alegera batekin. Hasteko, ortzegun aratsean, herriak eskaintzen duen kantaldia, jai-alai pilota plazan, Eñaut Elorrieta gernikarra gomitatua izanik bere lagun multxo batekin. Hiru egunez, ortzegunetik larunbaterat, hiribarnean gaindi, saltegien merkaldiak, "braderia" delakoa. Ortziralean, aratsaldeko 6ak eta laurdenetan, haurren...
Inbido | 2019ko Ekainaren 25a
Vatikano izen hori nehork ez duke arrotza gure eskualdetan. Eta izen hori aipatzearekin berehala gogorat heldu da Aita Saindua, hura baita hango nagusia. Ez hain aspaldian egia erran. Hiru mendez segidan, Aita Sainduak, orotarat 30, bizi izan dira Kirinal jauregian eta bakarrik artetan ziren jiten Vatikanorat. Hau mendixka baten mazelan bezala izanki, Tiber ibaia ez batere urrun. 1870an, Italia guzia dena bat nahi zutenak nagusi jarri ziren Erroman ere eta Aita Saindua, Pio IX, bortxatua...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016