Kostaldean | 2019ko Maiatzaren 23a
Gauza berria dugu hauxe: ekainaren lehenean, larunbatarekin, euskal liburu eta disko azoka bat muntatzen dute Ziburun. Oraidanik deia luzatua zaiote euskaltzale guzieri eta bereziki euskal literatu rari atxikiak direneri, denek parte har dezaten egun hortako harathunatetan. Antolatzaile, Baltsan elkartea, duela zazpi urte sortua, asko gisetarat bermatzen dena euskalgintzaren alorretan, bai eta Argia astekaria, hunek aurten ospatzen-eta bere ehun urteak. 1919-an aita eta fraile kaputxinoek...
Inbido | 2019ko Maiatzaren 23a
Donibane Lohizunen, herriko bestak ekainean dira, Jondonanetan alabainan. Aurten ere hala izanen dira usaian bezala. Bizkitartean, aitzineko aste hortan, Donibane Lohizuneko bestak zituzten ere Euskal-Herritik frango urrun, Saint-Germain en Laye hirian. Hiru egunez segidan. Jean-François Irigoyen Donibaneko auzapeza han zuten donibandar multxo batekin. Bainan zendako bada besta horiek eta zendako toki hortan? Hango auzapeza, Arnaud Pericard, frangotan Donibanerat jiten oporretarat eta horko...
Euskal diaspora | 2019ko Maiatzaren 23a
Munduko hiriburutik, Etxeorratzen Hiritik hasiko dugu gaurko kronika, aipaturik iragan igandean ukan duela Chelsea auzoan, hiriaren bihotzean, bere zortzigarren edizioa, Txikifest deitu bestak. Euskal Txakolina protagonista duen ekitaldia da Txikifest, eta alimaleko arrakasta polita eskuratzen du urte guziz, hiriko Txikito jatetxea antolatzaile eta etekinak urtero aldatzen doan helburu sozialeko elkarte bati emanik. Hitzordua, Euskal Herriko besten...
Egun eta bihar | 2019ko Maiatzaren 23a
Hauxe da bitxikeria hau ere! Igandean dira Europa-maileko hauteskundeak eta 34 hautagai zerrenda baditugu zoin-gehiagoka plantatuak! Sekulan ez da izan hoinbeste! Bizkitartean, eta hori da gauza bat kasik ezin sinetsia, jende frango mintzo dira bi zerrenda baizik ez balire bezala! Alde batetik macrontiarrak eta bestetik eskuinburukoak, Marine Le Pen dutenak aitzindari, bera ez bada ere zerrendaburu. Bainan zerk egiten du hori? Nolaz dira bi zerrenda...
Hegoaldean | 2019ko Maiatzaren 23a
Heldu den igandean Hegoaldean hauteskundeak dituzte: Europako legebiltzarrekoak bai eta ere Herriko Etxe eta Diputaziokoak. EAJ izan litzateke alderdi bozkatuena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EH Bilduren aurretik hiru kasuetan EITBren inkestaren arabera. Inkestak PPren porrot handia aurreikusten du, Araban lehen postua izaitetik bosgarrenera pasatuko balitzateke.
Euskal Herria Bilduk irabaziko...
Mundu zabalean | 2019ko Maiatzaren 23a
Izan ala ez izan lemari lotua da langileen ordezkaritza sistema Europa Batuan. Gaur egun sindikatuen euro konfederazioaren etiketa pean (CES) agertzen da. Egia erran Europako 28 estatuen mugak gainditzen ditu, 39 estatutan eratua denaz gain. Hauxe da Europa mailan entzuten den langileen boz nagusia, 45 milioi kideren izenean mintzo baita. Europa barnean diren kolore desberdinak agertzen dira oparoki CES erakundearen barnean. Ipar Europan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016