Mundu zabalean | 2019ko Ekainaren 02a

Euro parlamentuaren kolore berriak

Parte hartzearen gorakada

Lehen berri ona joan den igandeko bozek erakutsi dutena: parte hartzearen gorakada, 9 tantoko emendioa, europarren %51k bozetan parte hartu du, bazuen 25 urte ez zela hain gora izan. Aburu ikerketek ez zuten horrelakorik ikusirik. Grezian eta Italian apur bat gutxiago joan baldin badira bozkatzerat, Espainian (+20), Alemanian, Austrian, eta Irlandan (+ 14), Frantzian (+9), bai eta ere Erresuma Batuan (+5) gauzatu den funtsezko emendioak Europaren indarrak...

Kostaldean | 2019ko Ekainaren 01a

Kasu Hendaiako ezponda horietan!

Hendaia eta Zokoa arte hortako erlaitza zinez toki xoragarria da! Badira hor besteak beste gaitzeko ezponda xutak, biziki ederrak. Hala nola Abbadia jauregiaren inguruko eremu miresgarri hortan. Salbu hara, lanjera ere izaiten da, arkaitz pozi batzu noiz nahi lerratzen eta erortzen ahal, eta gisa hartako neurriak hartzen dira beraz nihundik ahalaz errekontrurik ez gertatzeko. Duela kasik hiru urte debekatu zuten Loiako hondartza, emazteño bat batere funtsik gabe kolpatua izanik, peña mutur...

Euskal diaspora | 2019ko Ekainaren 01a

Patxa plaza berria estrainatua!

Larunbatean estreinatua izan da Patxa Plaza ospe handian, Baionan. Han zirenek besta zoragarria izan dela zioten eta hurbildu diren guzieri antolatzaileek eskerrak nahi dituzte zabaldu! Eskertzen dituzte ere laguntzaile, hornitzaile, auzoko biztanle, elkarte antolatzaileak: Zizpa Gaztexea, Peña Patxondo, Bizi!, Patxoki, Mami Txula eta Baionako hiria. Ahantzi gabe artista eta talde ezberdinak: Baionan Kantuz, QQ Bird, Gaia elkartea, Patxaranga Wazza Panda Family, Jon Laplace, Aizkolariak,...

Inbido | 2019ko Ekainaren 01a

Artixta harrigari bat, Ming Pei

Joan den aste hortan, Ipar-Ameriketako New-York hirian pausatu da gizon bat asko gisetarat aski harrigarria agertua bere bizi guzian, Ming Pei. 102 urte beteak joan den apirilaren 26-an. Sortzez xinatarra, aspaldian paperez amerikartua. Munduan gaindi ainitz kurritua. Ofizioz arkitektoa bainan sail ainitzetan artista gaitza, zernahi obra moldatu duena, ez beti denen gustukoak, batzu eztabadabide izan direnak eta horietarik batto preseski Parisen ikusgai dena, Louvre erakustegirat sartzean...

Gogoa hazi | 2019ko Ekainaren 01a

Marta eta Maria

Eliza katolikoa non legoke gaur, emazteen partehartze harrigarria gabe? Denetan ari dira: mezen animatzaile, katixima egile, hilen inguruan otoitz gidari, eta abar luze bat... Denetan daude: bai orotan, salbu apez karguan. Eta zergatik? Erraiten zaigu Jesusek hamabi apostoluen taldean ez zuela emazterik sartu, eta nahi ukan balu eginen zuela.

Ahanzten da Jesus gizon bat zela, Jainkozko ahalak Aitaren baitan utziak zituena hartarik jalgitzean, harengana itzuli arte. Frogak hor daude...

Egun eta bihar | 2019ko Ekainaren 01a

Egun eta Bihar

Eskuinburukoak aitzinean

Iragan dira beraz Europa-maileko hauteskundeak. Oro har, ez dute ustegabeko handi-handirik ekarri. Frantzian nola joan diren, goazen behako bat eman. Aitzineko aldietan baino boz-emaile gehiago izan da. Igande aratsean, politikari frango hortaz arizan dira espantuka. Bazena espantuka hola artzekorik? Parte hartze hobea segur bainan kasik jendeen erdiak (%49) egon dira halere bozaren emaiterat joan gabe! Sondaiek salatu bezala, eskuin-muturrekoak atera dira...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016