Euskal diaspora | 2019ko Ekainaren 25a
Iaz ospatu zen lehen aldikoz mundu osoan Euskal Diasporaren Eguna, irailaren 8an. Euskal Etxe multxo handi batek egin zuen bat bakotxak bere hiri eta herrialdean egunarekin eta Gasteizen ere Eusko Jaurlaritzak ekitaldi ofizial batez ospatu zuen. Aurten ere datak hurbiltzen doazelarik, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak deialdi bat egin du, iaz Euskal Etxe asko izan baziren ospatu zutenak, aurten gehiago izan daitezen....
Gogoa hazi | 2019ko Ekainaren 25a
Eliz-Instituzioaren arra-eraikuntza dela eta, eztabaida bizia eta zabala sortu da azken hilabete hauetan lurralde eta sektore anitzetan. LA VIE aldizkariak dosier interesgarria atera du gai huni buruz hilabete huntan (N° 3849), eztabaida haziz. Nere aldi huntako lana izanen da dosier hunen mamia zuenganatzea. Hogei proposamen, arras zehatzak eta praktikoak, agertzen dira bost arlo nagusietan banatuak.
LURRALDETASUNA ARRA-ASMATU1. Gune misiolariak plantatu. Zergatik ez...
Egun eta bihar | 2019ko Ekainaren 25a
Edouard Philippe gobernuburua mintzatu da lehenik deputatueri eta biharamunean zenaturreri, mintzatu egiazki gobernuburu balitz bezala. Badu bi urte kargu hori bere gain duela bainan frangotan iduri Macron presidentaren mutil ttipi bat zela, Jupiter handiak denak berak egiten. Hor, beste itxurarik zuen zinez eta agian hola segituko du ondoko egunetan ere. Dena den, berdez jauntzia agertu zauku eta hori ere azpimarratu behar da. Ez galtza eta atorra berdeak soinean...
Hegoaldean | 2019ko Ekainaren 25a
Larunbata ekainaren 15ean osatu dira Espainiako Estatuko udal-gobernu berri gehienak. Euskal Autonomia Erkidegoan, EAJk eta PSE-EEk ardietsi akordioari esker, udal handienetan aginduko dute, hala nola hiru hiriburuetan, Aburtok Bilbon, Goiak Donostin eta Urtaranek Gasteizen. Aldiz Iruñean eskuinak berriz eskuratu du auzapezgoa sozialisten laguntzari esker. Maiatzaren 26an emaitza onak lorturik, EAJk udal-gobernu gehiago...
Mundu zabalean | 2019ko Ekainaren 25a
Joan den igandean Hong Kongen antolatu manifestaldiak bi milioi presuna bildu zituen, 335 000 polizaren arabera. Oro beltzez jantzirik manifestariek eskatu dute batetik, behin betikoz indargabetua izan dadin "iheslari hobendunen araudia"; eskatu dute ere Carrie Lam andereak, Hong Kongeko gobernua utz dezan. Araudi horrek eskubidea irekitzen dio Hong Kong uharteko gobernuari Txinara estraditzeko han delitu bat egin eta Hong...
Hegoaldean | 2019ko Ekainaren 02a
Joan den urtean lehen esperientzia arrakastatsua egin ondoan, aurten ere Baserriko Uzta ekimena proposatua izanen da. Kulturaren bidez agroekologian oinarritzen diren laborari etxeak eta herritarrak elkartu nahi ditu ekimenak. Aurten hiru saio izanen dira: ekainaren 15ean Olatz Salvadorrekin Anuzitan (Araba), agorrilaren 31n Eñaut Elorrieta Pagolan (Zuberoa) eta azaroaren 9an Ruper Ordorika Eibarren (Gipuzkoa). Etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016