Inbido | 2019ko Uztailaren 11a

Saint-Vaast La Hougue, nun da hori?

Badu orai zazpi urte frantses telebistak udari buruz akulatzen duela sail berezi bat, lehiaketa baten gisakoa nolazpait, jakin nahiz Frantziako herrixka guzien artean zoin duten jendek berek gustukoena kausitzen, pollitena delakotz edo zazi zu. Bigarren katearen kondu zen emankizun hori, aurten hirugarrenak hartua du segida. Bainan hoinbeste eta hoinbeste herrixkaren artean nola egiten da hautua? Hasteko administrazio mailean hamalau lurralde direla bakoitxak batto behar du berexi. Batzutan...

Egun eta bihar | 2019ko Uztailaren 11a

Euskal irakaskuntzaren gora-beherak

Azken hilabete eta aste hauetan euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko mobilizazioak biderkatu dira: erakasleen greba maiatz hastapenean, elkarretaratzea Akademia ikuskaritzako Donibane Lohizuneko egoitzaren aitzinean, Biarritzeko Danborrada, Donapauleko elkarretaratzea eta bilkuraren trabatzea ekainaren 26an. Joan den astean irakurri eta entzun daitekeen arabera, badirudi azkenean Seaskak Hezkunde ministeritzatik 19,5 postu erdietsiko dituela eta murgiltze klaseak ondoko ikasturte...

Hegoaldean | 2019ko Uztailaren 11a

Hegoaldean

Aldaketak AEK-ko zuzendaritzan

AEK erakundeak aldaketak eginen ditu heldu den ikasturtean. Azken hamahiru urteetan Mertxe Mugika (Elorrio, 1963) izan da koordinatzaile nagusia, baina kargua utziko du. Alizia Iribarrenek (Elizondo, 1976) hartuko du haren lekua. Azken hau luzaz Erriberako AEK-ko arduraduna izan da. Urriaren 1ean gauzatuko da kargu aldaketa. Bere kargua utziko duela jakinarazteko egin duen mintzaldian, Mertxe Mugikak oroitarazi du nola, 2017ko Korrikan,...

Kostaldean | 2019ko Ekainaren 27a

Jondonane besta ederrak

Donibane Lohizunen, oro har ederki joan dira Jondonane bestak, aroa ere alde. Bazen jende eta bazterrak airos ziren. Besten idekitzeko ekitaldi berezian, ikusteko zen nolako mundua bazen, kasik denak gorri eta beltxez jauntziak. Eta zonbat haur kantari eta atabalari, denak loriatuak! Anitzen gustuko, behin ere etzen izana hoinbeste jende ortzirale aratsarekin, giroa ere gisa hartakoa, biziki alegera. Larunbatean, mugimendu gaitza goizetik arats! Hasteko berrehun bat lasterkari Zurekin...

Inbido | 2019ko Ekainaren 27a

Neska gazteak ere futbolean ari...

Keinka huntan, eta uztailaren 7a arte, bada Frantzian gaindi lehiaketa berezi bat azkarki aipatzen dena eskuin eta ezker, hori da futbolarien munduko xapelketa bainan futbolari horiek denak neska edo (eta)emazte gazteak izanki. Partida guziak telebistak zabaltzen ditu eta biltzen da zernahi jende, lehen partidan baziren 40.000 ikusliar eta beste hainbeste, edo gehiago, izanen finala jokatuko denean. Usaian baino aise arrakasta gehiago badu beraz lehiaketa horrek. Zerk egiten du hori? Alde...

Euskal diaspora | 2019ko Ekainaren 27a

Kantuz, Bakersfield eta Donibane Lohizune ahaide, eta Dan Ansotegui

VIÑA DEL MAR, TXILE.

Sanfermineko besten aitzinetik, kantu elgarretaratze bat eginen dute ostegun huntan Txileko Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean. XIX. mende ondarretik dira euskaldunak komunitate gisa ezarriak Txileko eskualde huntan, eta 1915ean sortu zuten bertan hiriko lehenengo euskal elkartea 'Elgarri laguntzeko Euskal Txiletar Elkartea" izenpean, ondotik 1940etan egungo Eusko Etxea sortuko zelarik. Gaurko hitzordua, kantuz arizateko La Paral Kulturalen eginen dute,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016