Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Grebak Gipuzkoako zahar-etxeetan

ELA sindikatuak hilabete bateko greba deitu du Gipuzkoako zahar-etxeetan. Lanuzteak buruilaren 19tik urriaren 18ra eginen dituzte. Mobilizatze honen ondotik lan-baldintzak ez badira hobetzen, greba luzatzeko prest agertu dira. ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiaren jokamoldea kritikatu du. Zahar-etxeen kudeaketa "enpresari lagunei" ematen diela eta prekarietatea, eta soldata desberdintasunak sustatzen dituela salatu du sindikatuak. Halaber, oroitarazi du lan-hitzarmena bi urte hauetan...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Langabezia

Agorril honetan aspaldiko daturik txarrenak agertu dira Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziari dagokionez. Orotara, 147 161 pertsona daude lanik gabe, uztailean baino 3 075 gehiago, eta horietako erdiak, nonbait han, Bizkaian aurkitzen dira. Langabe kopuruaren emendatze handiena zerbitzu sailean sentitu da, hor 2 525 lagun gehiago kontatzen baitira langabeen zerrendetan. Industria eta eraikuntza sailak, aldiz, gutiago hunkituak dira. Hala ere, Enplegu eta Gizarte Segurantza...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

iCapital 2019

Bilbo hautatua izan da "iCapital 2019" Berrikuntzaren Europako Hiriburuaren Saria irabazteko, 12 finalisten artean. Europako Batzordeak ematen du "iCapital" saria, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko xedez berrikuntza baliatzeko gaitasuna frogatu dezakeen hiriari. Xabier Ochandiano Bilboko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak irailaren 3an aurkeztu du Bilboren hautagaitza Europako Batzordeko epaimahaiaren aitzinean, Bruselan. Epaimahaiak kontutan...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Errusian Putinen aldeko bozak argaltzen

Joan den igandean ziren bozak Errusiako 22 errepublika, 47 Oblats eta 9 Krais deitu lurraldetan, bai eta ere hiru "hiri federaletan": Mosku, Sanpetersburg eta Sebastopolen. Hauetarik bakoitzak baditu bere legebiltzarra eta gobernua, lege nagusi zentralaren kontra ez joanez bakoitzak bere lege nagusia bozkatzen du. Bozka kanpaina guziz nahasia izan da Moskuko lurralde federalean. Vladimir Putinen kontrako manifestaldiak etengabe errepikatu dira uda osoan, gobernuak hainbat oposizioko...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Boris Johnson lanetan Erresuma Batuan

Irri eta beso indartsuen jestu gutxi joan den astean Boris Johnson Erresuma Batuko gobernu buruak. Parlamentua hetsi nahi baitzuen heldu den urriaren 14 arte, sei astez segidan, deputatuek ezetz erran dute. Bere anaiak gobernuan hartu berria zuen kargua utzi zuen, erranez Erresuma Batuaren interesa familiakoaren gainetik pasarazten zuela. Hasian hasi parlamentuak beste bi xede bozkatu zituen, biak lehen ministroaren kontra: behartzen dute Brexitaren luzamena galdatzera Europa Batuari;...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Gobernu berria Italian

Kartak aldatu dira Italian iragan astean. "Bost Izar" eta alderdi sozial demokrata hitzartu dira gobernu berriaren osatzeko bien artean. Giuseppe Contek segituko du gobernuaren buruan, baina ministro gehienak berriak izanen ditu. Kanpoko aferak kudeatzen segituko du segur Luigi Di Maio "Bost izar"-ekoak, baina barne ministro berria emazte bat izanen da: Luciana Lamorgese. Adituek diotenez Mateo Salvini aitzinekoaren infrantzua liteke kargudun berria: bizi guzian administrazioetan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016