Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Lausenguka

Edouard Philippe gobernuburua izan da hiri ttipietako auzapezen biltzar nagusian. Biziki polliki dena lausengu arizan zaiote. Guziz baliosa dela auzapez horiek deramaten saila. Hautetsi horiek mereximendu handiak badituztela. Diruaren aldetik herriek ez dutela deusik galduko -sos bat ere ez omenetxe- zerga kentzearekin. Ahal guziak eginen direla, gobernua lagun, jendearen onetan diren zerbitzu guziak begiratuak izan diten. Hots, biziki prediku goxoa! Bainan duela urte pare bat,...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Larderia gehiago

Gero eta droga negozio gehiago badela hor gaindi gobernuak nahi du larderia gehiago erakutsi eta hori arrazoinekin segur! Erakunde berri bat muntatu du beraz, Marseillan plantatu dena, hiri hori hunkienetarik izanki-eta. Erakunde horrek batetaratuko ditu nolazpait zerbitzu desberdin askok drogaren kontra eremaiten duten lana, denak elkarlanean artzeko eta ez, sobera usu gertatu den bezala, bakoitxa bere kondu. Erakunde berriaren zuzendaria ez da batere arrotza gure...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Bakoitxa bere hartan

Auziak bi egun iraun du. Entzun dira eleketari ederrak bainan deus berriagorik ez da haatik jakin. Bakoitxa bere hartan tematu da. Jean-Luc Mélenchon bera harro eta larderiatsu, lurra baino apalago nahi ukan dutela ezarri gobernuaren kontrakoa delakotz eta beste arrazoinik batere gabe. Akusatzaileak aldiz erran eta erran Jean-Luc Mélenchon etzela hola kexatu behar ez eta hola oldartu, gisa hortan plantatuz huts handia egin duela zigorgarri dena. Bizkitartean, prokuradorea ez...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Costa-Gavras: Donostia Sari 'politikoa

Costa-Gavras zinegileak jaso du 2019ko Zinemaldiaren lehen Donostia Saria. "Oso ohore handia" dela erran du Gavrasek, zinegileek "uste dugulako ez dela oso ezagunak diren sari horietako bat", baina "asko preziatua" da. "Oso harro nago, eta ohore handia izan da, miresten ditudan beste lankideek ere jaso dutelako", nabarmendu du. Gipuzkoako hiriburuko publikoaren aurrean Adults in the room pelikula aurkeztu du, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohiaren bizitza politikoaren...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Iruñea-Veleia auzia

Iruñea-Veleia Arabako arkeologia aztarnategiko idatzi batzuen ustezko faltsutzearen inguruko epaiketa 2020ko otsailaren 3an hastekoa da, baina lehenago, urriaren 14an, akusazio eta akusatuak batuko dituzte epaiketaren inguruko hainbat gai zehazteko. Zalantzan ezarri dituzten aurkikuntzen berri eman zuten akusatuek 2005 eta 2006 urteetan, aztarnategiaren kudeaketa Lurmen Gilen enpresari zegokionean. Zeramikaren gainean idatzitako grafitoak historikotzat aurkeztu zituzten, horietan...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

CAFek 700 milioi euroko kontratua lortu du Frantzian, 28 tren egiteko

CAFek 28 tren elektriko eginen ditu SNCF Frantziako tren konpainia publikoarentzat, 700 milioi euroren prezioan, Beasainen egoitza duen enpresak ohar bidez jakinarazi duenez. Tren berri batzuk Beasaingo lantegian eginen dituzte eta beste batzuk, Bagneres de Bigorreko lantegian. Konpainiak 30 milioi eurotik gorako inbertsioak eginen ditu Frantziako fabrikan. Kontratua oraindik ez dute sinatu, eta SNCFko administrazio kontseiluak berretsi beharko du tren eskaria urriaren 24an eginen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016