Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

EAEko aurrekontu proiektua

Eusko Jaurlaritzak EAEko aurrekontu proiektua onartu berri du, eta joan den ostiralean aurkeztua izan da Legebiltzarrean. 2020rako aurrekontu proiektua 10 milioi euro murriztu da aurtengoarekin alderatuz, Euskadik zor publikoa amortizatzeko behar ttipiagoa duelako. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak adierazi duenaren arabera, heldu den urtean aurten baino %2,9 gehiago (301 milioi euro) bideratuko ditu politika publikoetara. Halaber, Eusko Jaurlaritzak...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Alemania/Turingian ezkerra bozetan nagusi

Ez da dudarik, Turingia da Alemaniako "land" edo lurralde bakarra ezkerrak gobernatzen duena. Igandean iragan diren bozetan Die Linke ezkerreko alderdiak bozen %28/30 eskuratu ditu, duela bost urte bezalatsu. Uzten ditu sei tanto gutxiagorekin AFD eskuin burua eta CDU zentro eskuina, bakoitzak %22 pasatxo eskuraturik. Adituek azpimarratzen dute AFDek azkarki goiti egin duela, kasik hamar tanto gehiagorekin. Panoramaren ezker aldean, SPD sozial-demokratek zortzi puntu bildu dituzte,...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Donald Trumpen bi tanto berriak

Amerika eta mendebaleko hedabideek lehentasun osoz aipatu zuten joan den asteburu osoan Abou Bakr Al Baghdadi DAECH talde islamista borrokalariaren buruzagiaren erailketa. Iragan larunbat gauean burutu zuten ekintza militarra amerikar komandoek, Siria/Turkiako mugatik arras hurbil, Baricha deitu herriaren inguruan. Baghdadi hor kokatua zela bere familiarekin, Iraketik gordeka etorririk, frogatua zuten aste bat lehenago jadanik. Erasoa abiatu dutelarik hainbat zaindari erail dituzte,...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Herri eta departamendu bozak Kolonbian

Kolonbiako herri eta departamendu bozen batzorde antolatzaileko buruaren arabera, azken urtetako bozketa baketsuenak iragan berri dira Kolonbian iragan igandean. 36,6 milioi bozemailetarik %60ak pasa parte hartu zuen. Berritu dituzte 1.101 Herriko Etxe, bai eta 32 departamenduen gobernadore kargudunak. Adituen arabera Ivan Duque presidente liberalaren tendentziak funski beheiti egin du. Hala nola Bogota, zazpi milioi pasa biztanle dituen hiri nagusia zentro ezkerrak eskuratu du....

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Peronista bat presidente Argentinan

Argentinan pikoan emanak dituzte lege bereziak presidente bozetan, lehen itzulian gehiengo osorik ez duen lehen hautagaia presidente onartzeko bigarren itzulirik gabe. Bozen %45a iragan baldin badu, edo oraino %40, baina bigarren hautagaietik hamar tantoko abantzua segurtaturik, orduan presidente kargua har dezake. Aldi honetan lehen baldintza gainditu zuen Alberto Fernandez peronistak bozen %47,45 eskuratu duenaz gain. Mauricio Macri orain arteko presidente liberalak bozen %41,11...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 29a

Indarkeria matxista

Sara Majarenasen alaba hiltzera entseatu zen Stylanos Mezzineziren kontrako auzi erabakia ezagutzera eman da. Valentziako Lurralde auzitegiak 28 urteko presondegi zigorra eman dio Izar haurraren aita eta Majarenasen bikotekide ohia den gizonari. Halaber, epaileak Izar-en amari zauri psikikoak eragin izana leporatu dio. Kartzela-zigorraz bestalde, epaileak alabaren zaintza kendu dio aitari eta 37 urtez Majarenasengana eta alabarengana hurbiltzea debekatu dio....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016