Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Eurite izigarria

Ikaragarriko euritea jasan behar ukan dute Frantzia behere hortan, bereziki Okzitaniako zati handixko batean eta gehienik Béziers hirian eta inguru hartako herrietan. Hiru lagun ito dira eta milaz goiti izan dira beren etxetarik joan behar izan direnak. Makur handiak bazter guzietan, zonbait oren barne egin baitu usaian hiru hilabetez izaiten den bezenbat euri! Bide asko zerratuak, treinak ere geldituak, egun hitsak izan dira zinez, biziki hitsak....

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Thierry Breton

Egun hauetan ainitz aipu da Thierry Breton ekonomiaren munduan biziki ezagutua den gizona. Berenaz eskuindarra, ez haatik behinere alderdi bihi bati arrunt atxikia izana. Parisen sortua da eta 64 urte ditu. Bi urtez ministro egona. Fama gehiago bildua lantegi handi askoren buru edo(eta) kudeatzaile bezala. Eta zendako du orai, kasik bat-batean, hoinbeste aipaldi? Emmanuel Macron presidentak nahi bailuke sarrarazi Europa Batuko agintarien artean. Ja kondatua dugun bezala, toki...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Bizkaiko txakolina

Bizkaiko Txakolina sor-markak mahats biltzeak bukatu ditu. Aurtengo uzta 2 150 tonakoa izan da. Uste baino gutiago bildu omen dute baina kalitate onekoa. Bildu duten mahats guzi horrekin, 1 450 000 litro txakolin ekoitziko dituzte, joan den urtean baino 220 000 litro gehiago....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

EHUk Euskaltzaindia sariztatu

EHUk (Euskal Herriko Unibertsitateak) urrezko medaila eman dio Euskaltzaindiari, mende batez euskara arautu eta modernizatzeko egin duen lanaren saritzat. EHUk 1983an plantan ezarri zuen Urrezko Domina delakoa. Pertsona fisiko edo juridiko, pribatu eta publikoei jarduera akademikoa edo emandako zerbitzua eskertzeko adierazpidea da medaila hau. Saria ematean, EHUko errektore den Nekane Balluerkak bi erakundeen arteko harreman sendoa azpimarratu du. Alabaina, anitz ikerlari ari...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Langabezia

Langabezia emendatu da Hego Euskal Herrian hirugarren hiruhilekoan. Bigarren hiruhilekoarekin alderatuz, EAE-en 5 600 lagun gehiago ari dira lan bila, eta 1 800 gehiago Nafarroan. Zehazki, langabezia tasa 8,82koa da orain, bigarren hiruhilekoan baino 0,56 puntu handiagoa....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Artea

Alemaniako Bremen hirian aurkitzen den Kunsthalle Bremen museo ospetsuko bildumaren parte diren 130 artelan ezarri dituzte ikusgai Bilboko Guggenheim erakustokian. Margolari famatuen obrak ikusteko parada izanen da, beraz, otsailaren 16 arte. XIX. mendeko klasizismotik abiatzen da erakusketa, eta erromantizismoa, inpresionismoa, postinpresionismoa gurutzatu ondoan, XX. mendeko inpresionismoa ezagutzera ematen du. 150 urtez sortuak izan diren obrak prezia daitezke hor eta leku...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016