Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Behardunen aldeko janari bilketa Nafarroan

Azaroaren 22 eta 23an, janari bilketa antolatzen dute Nafarroa guzian. 3 mila nahiantek, janariak bilduko dituzte, 245 denda ateetan eta 64 herritan. Diru eta janari bilduak, 23 mila behardunen laguntzeko emanak izanen dira, 172 elkarteren eskutik....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Azaroaren 10ean hauteskundeak espainiar estatuan

Apirilaren 28an egin ziren hauteskundeen ondotik, alderdi sozialistak eta Pedro Sanchez-ek ez zuten lortu gobernu baten osatzea, Podemos-ekin akordiorik ez lorturik. Hauteskunde orokorrak, ondorioz, errepikatuko dira azaroaren 10ean kanpaina laburraren buruan. Alderdiak buru belarri sartuak dira kanpaina berrian. Alderdi Sozialistak (PSOE) berriro irabaziko lituzke hauteskundeak, eta errexkiago, botoen %32,2 eskuratuta, CIS Zentroaren galdeketen arabera. Sozialistek 133 eta...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

Allah-ren izenean jendea xurgatua

Musulmanen liburuak dioenez, bakoitzak bere bizian behin bederen joan behar du beilaz Saudi Arabiako Mekarat. Eginbide hori betetzen dute urtero bi milioi eta erdi musulmanek. Hexagonotik aurten 3000 beilatiar kondatu dituzte. Beila hori arras karioa izaiten da, presuna bakoitzarentzat izan heldu ala haur berdin berdina, lau eta zazpi mila euro artean gostatzen da. Nimes hirigunetik beila horren egiterat saiatu diren 230 presunek ordea, ezin izan dute xedea bururaino eraman, nahiz...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

Karrikan zenduen argazkia 2019

Aterpe gabeak hirigunetan ikusten ohi ditugu, bakarrik karrika ezkinean laguntza ekonomikoa eskatzen dutela. Ardura begi kolpe bat emaiten diegu, bakanago agurtzen, eta bakanago oraino zerbaitxka laguntza uzten. "Les morts de la rue" kolektiboak joan den primaderakotzat eman zituen iaz karrikan hilik altxatu zituztenen kopuruak. Azaroa izanki hilen hilabetea, orobat aterpe gabeen argazki orokorra plazaratu dute. Aterperik gabeko 612 presuna kondatu dituzte karrikan zenduak 2018an....

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

Turkia-Siriako Kurdiarren itoketa abiatzen

Recep Tayyip Erdoganek Siriako gerla egiterakoan argiki errana zuen Sirian jabetuko zen geriza eremuan Siriatik sartu migranteak ostean ezarriko zituela kurdiarren ahultzeko. Azaroaren lehen honetaz geroztik xede hori indarrean emaiten hasia da. Turkiako Istanbul hirian bizi diren Siriar migrantei tratamendu bikoitza ezarri die. Sirian bizitzeko paperak erdietsiak dituztenek lekutu behar dute administrazioak manatu guneetarat. Paperik batere kausitu ez dutenak aldiz Turkiatik kanpo...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

Mozambiken Frelimo bozetan jaun eta jabe

Hamabost egunen berantarekin eman dituzte jakiterat Mozambiken iragan diren presidente eta deputatu bozen emaitzak. Boz kondaketaren batzorde buruak aitortu du Filipe Nyusi Frelimo ezkerreko mugimendukoak irabazi duela bozen %73arekin. Renamo eskuineko Ossufo Momade arras gibel gelditu liteke bozen %22rekin. Oposizioak bozen egunetik haste jukutria salatu du bozen kondaketa hain luzeak erakusten duela gehituz. Deputatu bozen emaitza definitiboak ez dira oraino ofizialki jakiterat...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016