Kostaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Liburu feria

Lau egunez segidan liburu feria berezi bat izan da Donibane Lohizunen, portuko erretegian. Antolatzaile Rotary elkartea. Liburu gehienak bigarren eskukoak, norbaitek jadanik eskutan ukanak, gero salduak edo emanak. Prezio apal batean berriz salgai, euro bat edo bitan berdin. Bazen hauta eta liburu mota guzietarik, historiaz, sukaldaritzaz ala beste zernahitaz, eleberri frango ere. ba....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Inbido ala hordago?

Donibane Lohizunen, Suisse izeneko ostatuak urte guziz muntatzen du arrakasta ederra ukaiten duen mus lehiaketa bat. Aurtengoa heldu den asteartean hasiko da, azaroak 12. Frangok beren tokia segurtatua dute jadanik bainan ez da berantegi izenaren emaiteko. Azken epea heldu den igandean, Martine bezperan. Sari ederrak badira irabazteko, besteak beste 700 euro irabazleentzat eta 400 bigarren sailkatuko direnentzat. Batzokian: bestalde, joan den hilabete hortan abiatu ildo beretik,...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

50 urte

Ziburun sortu zen duela 50 urte kirol-elkarte bat osoki judoari emana. Laster Donibanerat ere hedatu. Bilakatua da SJLO delakoaren adar bat eta beti kar berarekin segitzen du aitzina. Hilabete hunen 30ean, larunbatarekin, ospatuko ditu beraz bere 50 urteak. Karia hortarat antolatzaileek nahi luzkete bildu gerriko beltxa elkarte hortan ardietsi duten guziak. Gehienak ezagutzen dituzte bainan ez denak. Badira alabainan herritik urrunduak ere. Dei bat zabaldua da holakoak ezagutzen...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Donibaneko kuiakeriak

erreTo hara! Iragana beraz hori ere! Bainan zertaz mintzo gira? Halloween besta berezi hortaz! Ez hain aspaldi, izena bera ere arrotza ginuen. Ameriketatik jina omen da eta bazterrak harrotzen ditu Omiasaindu bezperan Ohidura paganoa naski, Eliza-besta bati lotua bada ere. Lekuka, gure herrietan ere, gero eta arrakasta gehiago badauka. Erraiten da haurrek dutela biziki maite Halloween. Bainan nola ezagutuko dute beren baitarik? Ezagutzen dute eta maite norbaitek ezagutarazten...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Zonbait aldaketa

Omiasaindukari izan da hor gaindi zonbait aldaketa. Lana galtzen duteneri eman laguntzen neurriak kanbiatu dituzte. Kasu batzutan errextasun gehixago emanez, ardurago aldiz errextasun horiek murriztuz. Hiriko gasa hilabete huntan kariotzen da ozka on batez, zigarrretak ere ba, euro erdi bat gehiago pagatu behar paketa. Jakinaren gainean beste kariotze bat izanen dela heldu den urtean, jendeak ez dezan aise har edo alde bat utz dezan erretzen artzeko usaia. Elbarritu askori...

Gogoa hazi | 2019ko Azaroaren 07a

Irriño bat!

Nehork ez du neurtuko haur baten irriñoaren dohaina. Baionako karrika bazterreko oinbide honetan bada ama gazte bat, 'Mayou' zubira buruz doana, iparraldera. Lurrari begira, kasu emaiten du oinak nun finkatu. Ñiñia ekartzen du ezker aldean, besoetan. Ñiñia amaren sorbaldaren gainetik gibelera begira dago. Lehenik komertzial batek, beltzez jantzia, ordenagailua sorbaldatik zintzilik, ama (de) pasatzean, ñiñiaren irriñoa kurutzatu du. Gero, soineko fluoz...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016