Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Euroeskualdea

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak ezohiko bilkura egin du Nafarroako jauregian, Iruñean, zuzendaritza organoak berritzeko eta Nafarroako Gobernu berriko kideak sartzeko. Maria Chivite Nafarroako lehendakariak kudeatu du bilkura, hau izanen baita 2020ko ekaina arte mugaz gaindiko erakundeko presidentea. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Akitania Berriko Alain Rousset, aldiz, bakoitza bere ordezkaritzaren buru izanen dira. Lehendakaritzaz gain, Nafarroak sei...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Hexagonoa: langabezia zenbaki onen ifrentzua

Urtea barne deus lanik egin ez dutenen kopurua %2,4an apaldu dela jakinarazia du berriki lanaren ministerioak hexagonoan. "A" kategorian kokatuak direnak 3,617 milioi dira. Paketa horren barnean 50 urtez goitikoen langabezia doi bat beheiti mugitu da, urtea barne -%1,3. Aldiz gaztetan langabezia emendatu da +% 0,7. Urte osoa iragan dutenak deus lanbiderik aurkitu gabe ("A" kategoria), eta 2018an zerbaixka lan noiztenka aurkitu dutenak ("B" eta "C" kategoriak), biak elgarri lotzen...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Ingalaterrako hiliki kamioi hura

Aktualitatean izar iheskorra bezala iragan zen berri larria: 39 gorputz atzeman zituztela Londresetik hurbil urriaren 22/23ko gauerdi ondoan. Geroztik harrigarri ere bada zein urrats nekean doan ikerketa, eta ere zein laster desagertu den gertakari erraldoi hori aktualitateko lehen tituluetarik. 48 oren eman zuten hilikien identifikatze lanetan, autopsiak bederazka egin behar zirelako. Txinatar paperak atzeman zituztelako, hasieran uste zuten txinatarrak zirela 31 gizon eta 8...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

New Delhi hodei kutsatuen pean

Miliar bat biztanleko marra iragana du jada Indiak. New Delhi hiri nagusiaren inguruan jada 20 milioi biztanle lerrokatuak dira. Hiriko buruzagiek larrialdi egoera indarrean emana dute gutienez 12 egunentzat hodei kutsatuaren pean baitira urriko 28az geroztik. Bistara jada izialdura sortzen duen hodei horren barnean zientzialariek izartu dute airean badela PM2,5 zatiki finen kontzentrazio bat neurriz kanpokoa: metro kuboko 810 mikrogramoko kutsadura atzeman dute, MSA nazioarteko...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Tenpesta!

Aroaren aldetik arrunt asteburu hitsa izan da gure Kostaldean ere. Itsasoa kexu, gaitzeko euri uharrak eta izigarriko haizea bereziki igande goizaldean! Aspaldian izan den galerna handiena, untsa bitxiki Amélie deitua izan dena. Zokoan keinka batez haizeak jo du orenean 135 lilometro egiteko heinean! Oletako bide bazterrean, bai Ziburun eta bai Urruñan, arbola asko lurrean ziren, suhiltzaileak deitu behar izan dira bidea libra zezaten. Bestalde ere makur parrasta bat eskuin eta...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Koloreak

Hola deitzen da Urruñako Posta egoitzan hamar bat egunez ikusten ahalko den erakusketa. Azaroaren 12tik 22rat. Hogoita-hamar bat margo orotarat, guziz koloretsuak izan behar direnak. Artista bera, Frédéric Clayes, Urruñan bizi da. Friniko du izen-ordea bere margoetan agertzen duena. Gizon alegera, izadiaren edertasunak miresten dituena, diolarik bestalde fedeak duela ere argitzen eta laguntzen....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016