Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Euskal-Herria eta Japonia eskuz-esku

Harreman bereziak badira sortuak Donibane Lohizune-Ziburuko arrantzaleen eta japoniar edo japones sukaldari batzuen artean. Ondorioz, ekitaldi arraro bat izan da joan den larunbatean Donibaneko merkatuan. Ezagutzeko arrainkia, gehienik atunkia, nolako moldean prestatzen duten Japonian eta ildo beretik segituz nolako pintxoak egiten ahal diren. Emazte zonbait hor ziren argitasun guzien emaiteko. Aurpegitik ezagun japonesak zirela bainan frantsesa arras ongi mintzo eta...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Itsas-belarraren sasoina

Donibane Lohizune-Ziburuko portuan itsasbelarraren sasoina bere bete-bete hartan da eta hameka barku ari dira karraskan belar berezi hortarik bil eta bil. Ez hain aspaldi nehorat etzuen tira handirik, azken hamar bat urte hauetan gero eta gehiago. Bereziki itsas-belar gorria deitzen duten horrek. Jaz, 1600 tona ekarri ziren porturat. Aurten beste hainbeste ote? Goizegi da holako galdeari moldez ihardesteko, sasoinak irauten baitu negu guzian ere. Aro hoberena, itsasoaren kexaldi...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Eneko Bidegain Hendaian

Hilabete huntan ere, hitzordu asko Hendaian euskal kulturaren sustagarri. Hala nola besteak beste ortzirale huntan (18:30), herriko mediatekan eginen den mintzaldia. Hizlaria, Eneko Bidegain idazlea, gaia "Lurraldea eta Herria" liburua....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Bertsu bazkari bat Ziburun

Oraidanik aipatzen dugu hauxe jendea jakinaren gainean egoiteko aski goiz: Ziburun bertsu-bazkari bat muntatzen dute azaroaren 30ean, larunbatarekin. Baltsan izeneko bilgunean iraganen da. Bertsulariak, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Gai emaile, Joakin Arregi. Eguerdi eta erditan, entzunen dira Piarres-Larzabal ikastegian muntatu bertsu eskolako gaztetxoak. Ondotik, bazkaria. Aratsaldeko 3etan, saio nagusia....

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Euskal hiztegi ttipiak

Euskal Elkargoak, Euskal Kultur Erakundea partzuer, plazaratzen du euskal hiztegi ttipi asko, gai desberdin frangotaz, orai badira orotarat 29, berrikitan atera diren hamarrak kondatuz. Helburua, ahal bezenbat sustatzea euskararen erabilpena. Hiztegi bakoitxak badauzka beraz bere gai bereziak, egun guzietako biziari lotuak. Hendaia partaide izanki, indar berezi bat akulatzen du. Ortzegun huntarik goiti, hiztegi horiek eskuratzen ahalko dira Herriko Etxean, mediatekan,...

Gogoa hazi | 2019ko Azaroaren 14a

Baxenafar-lapurterazko Biblia irakurgailuetan

Badakizu, irakurle, baduzula eskumenean Marzel Etchehandy- ren "beneditano" obra: Elizen arteko Biblia lapurtarrez. Eskuliburu gisa aurki dezakezu, interneten kontsultagarri da. Hemendik aitzina eros daiteke irakurgailu, ordenagailu, tauleta eta smartphonetan ezartzeko gisan. Les Editions du Cerf argitaletxeak plazaratu du. Haatik aurkezpenerako zuzenketa batzuk egokitzekoak ditu oraino. 15€tan deskargatzen ahal da saltzaile hauen webguneetarik: Google (Books),...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016