Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Altsasuko gazteen aldeko ekimenak

"Altsasukoak Aske" plataformak herrian hainbat ekimen antolatu ditu azarorako, Altsasuko auzia duela hiru urte hasi zela gogoratzeko eta geroztik zazpi gazte preso daudela salatzeko. "Hiru urteko labirintoa" goiburu pean, kontzertuak, erakusketak eta Altsasuko auziaren gakoak aztertzeko mahaiingurua antolatu dituzte. Auzitegi Gorenak bederatzi urte eta sei hilabeterainoko presondegi zigorra ezarri zizkien Altsasuko gazteei duela hiru urte bi guardia zibilekin taberna batean izan...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Arrantza: hegaluzearen kanpaina hetsia

Hegaluzearen arrantza-aldia hetsia da hegoaldean, Europak Espainiako Estatuari ezarritako 16.620 tonako gehiengo kopurura arrantzatua dutelako. Kanpaina zuzenez baino lehenago hetsi da, baina arrantzale gehienak "pozik" agertu dira aurtengo denboraldiarekin nahiz eta kuota handitzea eskatuko duten, baita autonomia erkidego bakoitzak bere harrapaketa kudeatzeko askatasuna izatea ere. Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradiek 6.000 hegaluze tona harrapatu dituzte maiatzaz geroztik. Horien...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Eusko Alkartasunaren krisia

EAko Berme Batzordeak baliorik gabe utzi du alderdiko idazkari nagusi izaiteko Eba Blancoren izendapena. Halaber, Maiorga Ramirez-en hautagaitza baztertzeko Hauteskundeen Antolaketarako Batzordeak eman argudioak ukatu ditu eta, ondorioz, sektore kritikoaren hautagaiak primarioetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela azpimarratu du. Primarioak azaroaren 24an egitea proposatu du....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

"Sanferminak 78" elkarteak pleinta jarri du Marlaskaren eta Zoidoren kontra

"Sanferminak 78 Gogoan" elkarteak eta Fermin Rodriguez-ek (1978ko Sanferminetan hildako German Rodriguez- en anaiak) pleinta bat jarri dute ustezko gordetze eta erabilgaitz delituagatik Fernando Grande-Marlaska barne ministroaren eta Juan Ignazio Zoido ministro ohiaren kontrako dokumentuetan. "1978ko Sanferminetako gertakariak gordetzeko borondate nabarmena dago Estatuko Administrazioaren eta arduradun desberdinen aldetik", adierazi dute elkartetik. Pleinta 1978ko Sanferminen...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Eta Hegoaldean?

EAJk irabaziko lituzke azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan, botoen %32,6 eskuratuta, apirileko bozetan baino puntu bat gehiago. Emaitza horiekin, zazpi hautetsi ukan lituzkete jeltzaleek Madrilgo Kongresuan, egun baino bat gehiago. Bizkaian aterako luke EAJk zazpigarren diputatu hori, Elkarrekin Podemos-en kaltetan. Nafarroan, NA+ izango litzateke lehen indarra, botoen %28,5rekin, aurreko hauteskundeetatik puntu eskas galduta. EH Bilduk bi...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Isabako Ainharek 150 urte

1850 eta 1940 artean, Nafarroa eta Aragoitik neska eta emazte gazteak hasi ziren mendiz eta oinez Zuberoara jiten Mauleko espartingintzan lan egiteko larrazkenetik udaberrira. Ainharak deitzen zituzten. Isabako San Xipri elizan elizkizunean parte hartzen zuten, xirioak pizturik gogoan izaiteko etxetik hain urrun ez zutela ahantzi eta baztertu behar fedea eta familia, Zuberorako bidea urriaren 7an hartu aitzin. 150 urte geroago, Ainhara horien omenez egin ekitaldian, "Ttun Ttun" eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016