Kostaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Zikin meta horiek

Donibane Lohizunen, frango eztabaida saminak badira han eta hemen metatzerat utzi zikin eta hondarkinengatik. Herri Berri abertzale taldeak du bixi bixia salatu egoera hori, ezin onetsia daukana. Hogoi bat tokitan badirela azpimarratu du erranez herriak larderia gehiago behar lukeela agertu. Herriko Etxea ez da ados. Dauka zikintegi horietarik ez dela handienez bospasei baizik eta gainerat ez direla eremu publikoan. Bestalde, erne dagoela zikinik ez nor nahik nun nahi eta nola...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Egun nahasiak

Horiz Jauntzi delakoak berriz agertu dira beren mugimenduaren lehen urtebetetzea ospatu beharrez. Mugimendu bat azkar ibili zena zonbait hilabetez eta gero eztitu, lekuka arrunt gelditzeraino. Iragan asteburuan, berrehun bat manifestaldi izan dira Frantzia guzian gaindi. Oro har jendea bildu da polliki bainan ez halere espantu egitekorik. Aroa ere txarra egia erran. Dena den, bi egunak arras nahasiak izan dira, gehienik larunbata eta bereziki Parisen. Batzuk beren betiko...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Milaka!

Pariseko karriketan, eta beste zonbait hiritan ere, hala nola Bordelen, orotarat milaka bildu dira eta ibili ere xuriz jauntziak, edo urdinez eta berdez, mediku, erizain eta beste artatzaile, denek arrangura berak agertzen zituztela, erran eta erran ospitaleak arras eri direla: langileak eskas, laneko baldintza txarrak, irabaziak apalegi. Aspaldiko arrangurak alde bat emendatuz doatzinak. Larrialdi zerbitzuetan bereziki, bazterrak biziki kexu, hola ez dela segitzen ahal. Macron...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 21a

Zoin goizik!

Elurte pollita izan da hor gaindi, bakan ikusten dena azaroan. Elurra frango lodi mendietan, hori ez da baitezpada hain harrigarri, bainan ere aise beherago jautsia hala nola Isère aldean eta eskualde bereko beste bospasei departamendutan. Haize hotza merke, makur frango, argindarra ere joana anitz etxetan. 170.000 familia egon dira bizpahiru egunez segidan elektrikarik batere gabe. Alta, zernahi langile ari zirelarik gostaia gosta makurrak ahal bezen laster xuxendu nahiz....

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 21a

Poupou

Raymond Poulidor duela hiru urte, Frantziako itzuliaren segitzaile.

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Bateragune auziko defentsak zigor epaia baliogabetzeko helegitea aurkeztuko du

Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman du defentsak Bateragune auziko epaiaren kontrako helegitea aurkez dezan. Helegitea onartuko balitz, baliogabe geldituko litzateke Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Arnaldo Otegi zigortu zituen epaia. Kartzela-zigorrak osorik bete zituzten bostek, baina epaia indargabetuz gero, bertan behera geratuko litzateke Arnaldo Otegiren 2021eko otsailera arteko inhabilitazioa eta, ondorioz, datozen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016