Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Errumanian Klaus Johannis berriz presidente

Normaltasunean iragan dira presidente bozak Errumanian joan den igandean, nazio arteko komunitatea osoki isilik egon delarik. Klaus Johannis liberalak irabazi du lehia, bozen %64 beretuz, hara presidente dela beste bost urterentzat. Ezkerreko alderdi sozialdemokratako Vionica Dancila hautagaiak %36 boz bildu zuen. 60 urte ditu Klaus Johannis liberalak. Sortzez Errumaniako Transilvania lurralde alemanekoa da. Lehen kargualdian ez du kausitu ezkerrari kentzea parlamentua, eta beti...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Bolivian indio/zurien arteko gatazka

11 milioi biztanle ditu Boliviak, horien artean %62 indioak, hots biztanleen gehiengoa. Iraultza bat gertatu zen Bolivian duela 13 urte, lehen aldikoz Indio Aimara bat presidente bozetan nagusitzearekin, Evo Morales Aimara leinuko indioa, ezkerrekoa eta indioen defendatzaile sutsua. Honek berehala bigarren ikurrina bat indiotasuna erakusten duena eman zuen Boliviako ikurrina ofizialaren ondoan. Pentsa Boliviako zuriek ez dutela hori gogoko. Bi erreferendum bederen antolatu...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Gotabaya Rajapaksa Sri Lankako presidente berria

Azaroaren 16an Sri Lankako gehiengoak Gotabaya Rajapaksa hautatu du presidente, bozen %52rekin. Aldiz Sajith Prenadasa 2015-2019ko presidenteak bozen %42 bildu zuen. 22 milioi biztanle dituen uharte bat da Sri Lanka, Ozeano Indioan. Hiru hizkuntza ofizial ditu: Srilankera biztanleen %70ak erabiltzen duena, Tamilera biztanleen %29ak baliatzen duena, eta ingelesera, bi komunitateen arteko harremanak errazteko onetsia. Sri Lanka markatu duten gertakarien artean hiru azpimarratzekoak...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Enbaldituak bortxaturik bi apez kondenatuak Argentinan

Horacio Corbacho (60 urte) eta Nicola Corradi (83 urte), lehena argentinarra eta bigarrena aspaldi Argentinan bizi den italiarra, biak apezak, kondenatuak izan dira 45 eta 42 urte presondegitara, joan den astelehenean, Mendozako auzitegian Buenos-Aires hiri nagusitik 1000 kilometrotara. Epailek 25 sexu abusu etsaminatu eta onartu dituzte, 19 biktima entzun dituzte, bortxatuak izan direlarik 4 eta 17 urte artean zutenak. Auzitegi berak 18 urteko kondena eman dio enbalditu horien...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 27a

Aski ala eskas?

Ospitaletan eta bereziki larrialdizerbitzuetan aspaldian badira arrangura handiak. Langileak eskas, laneko baldintza txarrak, gero eta jende gehiago noiz nahi jiten, eta beraz bazterrak kexu. Manifestaldi pizkor bat muntatua izanik Parisen, Macron predidentea bera ere mugitu da, aitortuz gisa hartako behar-orduak badirela artategi horietan. Orai arte ez aski kondutan hartuak omen. Erran gabe haatik Pariseko manatari handi horiek zendako ez diren behar-ordu pisu horieri lehenago...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 27a

Zubietako erraustegia

Azaroaren 28 honetan hasi da hondakinak erretzen Zubietako erraustegia. Mementoan, entseguak eginen dituzte, eta 2020ko martxoan jarriko da martxan. Jose Ignacio Asencio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak erran du martxotik aitzina Zubietako plantan tratatuko direla Gipuzkoako hondakin guziak. Asencioren ustez, azpiegitura honek aro berri bat zabalduko du Gipuzkoarentzat: orain arteko bertze zabortegi guziak hetsi ahal izanen dituzte, eta ez dute hondakinik igorriko bertze...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016