Gogoa hazi | 2019ko Azaroaren 28a

Sainduen otoitza

Aspaldiko aferak dira: zortzi urte nituen eta Eguberri hurbiltzen. Lehen aldikoz amak eraman ninduen elizako krexaren ikustera. Krexaren ondoan Ama Birjinaren estatuatxo bat jarria zen, sos ontzi ttipi baten gainean. Ama Birjinaren aitzinean "Agur Maria" errezitatu genuen eta dirua sartu sos ontzian. Orduan, nire begi harrituen aitzinean, Ama Birjinaren burua astintzen hasi zen, eskerrak itxuratuz... Eguberri eguna etorri zenean, ugazaitak oparitu zidan "Loterie Nationale"...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Ikasle eta langile

Bi egunez segidan Macron lehendakaria egon da Amiens hirian. Untsa ezagutzen du hiri hori, han sortua da-eta. Mintzatu da ikasleekin. Dena lausengu entzuleentzat, zonbait piko eta ximiko eginez bestalde. Salatuz konparazione jende anitzen ezkortasuna. Ez delarik arrazoinik gauzen hoin ilun ikusteko. Biharamunean bere aitzinean zituen Whirlpool etxe handiko langile ohiak. Erakusterat emana zioten, bozketa ibilki zen denbora hartan, lantegi hori salbatzen ahal zela. Bainan zerratua...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 28a

Gaixo haurrak

Sokorrriko Katolikoak eta beste elkartasun zerbitzu batek plazaratu dute txosten bat untsa gogoetagarria, zoinen arabera Parisen berean badiren bost ehun haur segurik aterberik batere ez dutenak, gauaz ere kanpoan egon behar, ahal bezala ihardukiz euri ala ateri, gaitzeko haize hotza badelarik ere! Frango arrunt beren gisa utziak, nornahi noiznahi enganatzen ahal ere berdin! Aspaldian badira holako kasuak bainan txosten horren arabera gero eta gehiago! Nola onets holakorik...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 28a

Minbera

Bazterrak minbera dira burdinbideetan segurik greba eguna izan beharra delakotz abenduaren 5ean. Langileek ez onartzen erretreta solas gobernuak dituen xedeak. Gobernua ari da batzuk eta besteen lausengutzerat ez dadien sukar handiegirik izan. Alde dituen frangok azpimarratzen dute gainerat gobernuak ez dituela bere xedeak xeheki agertuak, arrunt larri larria bakarrik, eta deus ez dela beraz finkaturik. Hots, goizegi dela kontra agertzeko, nehork ez jakin-eta nolako proiektua den...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Iruñeako udala: euskararen ordenantza

Iruñeako Udalak ezeztatu du aitzineko agintaldian onartu zuten euskararen ordenantza, eta horren ordez 1997. urtekoa ezarri du plantan. Erabaki horren hartzeko, Navarra Suma koalizioak sozialisten sustengua ukan du. Enrique Maya alkateak pentsatzen du EH Bilduren udal-gobernuak onartu zuen araudiak euskara inposatzen zuela, eta horregatik, euskararen erabilerari "normaltasuna emateko beharra" Udalari dagokiola erran du. Hemendik aitzina, udal-administrazioan lanpostua...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Bilboko geltoki intermodal berria

Azaroaren 27 honetan estreinatua izan da Bilboko geltoki intermodal berria. Honetan elkartuko dira aldirietako trenak, metroa, tranbia, autobusak, taxiak eta aireportuarekiko loturak. Bizikleten udal zerbitzua ere leku berean aurkituko da. Osoki lur azpian dagoen azpiegitura hau milioi euro baino gehiago gosta da. Urtean zazpi milioi pertsona errezibituko ditu, eta batez bertze, egunean 19 000 erabiltzaile ibiliko dira hortik. Termibus berriak lau solairu ditu. Lur arrasean,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016