Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 05a

Europa Batuko egitura berrituak

Segur Europa Batuko bulegoa ez dugula gure herriko auzapeza bezain aise ukanen telefonoaren puntan. 500 milioi biztanle parte kudeatzen dituen egitura ezin da izan gutarik hurbilena. Alta Europako parlamentuko deputatuak zuzenean bozkatzen ditugula 40 urte bete dira aurten. Beraz egitura hori erraldoia eta urrunskoa iduritzen baldin bazaigu, nolabait eginbide dugu kurios izaitea zer pasatzen den Bruselan eta Estrasburgon Europa Batuaren gobernuan eta parlamentuan. Hain zuzen iragan...

Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 28a

60 urte Sao Paulon, Zoe Bray, Comahueko Euskal Etxea eta ENE

Joseba Etxarri, Diasporako berri emaile adiskideari, Herria astekariko lagunen partez dolumin zintzoenak, berrikitan galdu baitu bere ama Pilartxo Lizeaga. Familia guziari bihotz bihotzez gure agurrik beroenak.

Inbido | 2019ko Azaroaren 28a

Bainan nor da Amma?

Aitzineko astean, HERRIA astekariaren lehen orrialdean, gaineko xokoan hauxe zen "mantxeta" deitzen duguna: "Zoriona ez da han edo hemen. Zuhauren baitan behar duzu kausitu". Hori idatzi duena, Amma. Bainan nor da Amma hori? Bi irakurle arizana zaizkit galdeka. Amma ez du bere izena bainan kasik denek hola deitzen dute. India hegoaldean sortua da Kerala aldean, arrantzale familia xume batean, eta hango mintzaira batean "amma" horrek erran nahi du ama, euskaraz bezala...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Itsas-bazter hori

Frangotan arizana gira hortaz, Kostalde guzian itsas-bazterra obra beharretan dela. Itsasoak beti aitzinerat egiten baitu, emeki bada emeki. Jadanik lan asko egin da, dela Donibane Lohizunen, Santa Barbarako alde hortan, dela bestalde. Ezponda ahultzen ari da, lur lehertzeak badira gutien ustean. Negu huntan, eta beti Donibanen, obra andana bat egitekoa da Erromardi auzoaldean, han direla presatuenak. Obra horietan barne ezpondaren azkartzea. Gisa guziz haatik baditake obra...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 28a

Zer egin Zokoako gotor-lekuan?

Badu urteak eta urteak Zokoako gotor-lekua, hamazazpigarren mendean eraikia, Ziburuko lurretan dena, solasgai dela hor gaindi. Nork zer egin toki hortan, jakinaren gainean toki ederrean dela segur bainan berenaz arras eraikin berezia eta deusik ez nola nahika aldatzen ahal. Alde batetik, arrunt itsas-hegian da eta behar du itsasaldetik untsa gerizatua izan sail huntan berean beste toki batzuentzat idatzia den bezala. Bestetik, bera ere andeatzen ari zen eta aitzina andeatzen ari da....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Jose Antonio Aguirre

Ez ahantz ortzegun huntan, azaroak 28, Donibane Lohizuneko batzokiak bilkura bat muntatzen duela (19:00), Dukontenea egoitzan. Gaia, Jose Antonio Aguirre lehendakari zena, hizlaria, Jean-Claude Larronde historialaria....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016