Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Marrazo larru urdina

Hendaian, joan den egunean, Erlaitzbideko itsas-bazterrean, emazte gazte batek, bere xakurrarekin hor gaindi ibilki zelarik, itsas-belar meta baten azpian ikusi du marrazo larru urdin bat, uhainek hor pausatua eta hila zena. Marrazo larru urdin horietarik guti ikusten da gure eskualdean bainan artetan zonbait ba halere....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Herriko Etxea ez ados

Ziburun, badu zonbait urte aipu dela etxegune handi baten muntatzea Oletako bidearen bazterrean, Santa Terexa etxetik hurbil. Lehen proiektu bat baztertua izanik, sobera handia zena anitzen gustuko, bigarren bat agertu da. 340 bizitegi berri balitazke, lehen proiektuan bazirelarik 455. Saltegi zonbaiten tokia bestalde. Herriko hirigintza zerbitzuak ez dira haatik ados, bigarren proiektu hau ere ez dela hain egokia toki hortan gauzatzeko. Hirugarren bat atera behar beraz?...

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Laster eta laster

Urte guziz, aurten ere beraz, lasterraldi berezi bat izaiten da Donibane Lohizunen, arrakasta ederra biltzen duena. Heldu den igandean eginen da, abendua untsa hasteko gogoarekin. Hameka kilometro luzeko lasterraldia da, portuko hegi hortarik abiatuz (9:30)....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Istripu izigarria

Gaitzeko errekontrua gertatu da igandean, eguerdi ondoxean, Urruñako errebide handian, Leclerc saltegitik hurbil. 17 urteko ziburutar gazte batek bizia galdu du "scooter" delako batean bazoalarik. Zeiharka lerrako bat egin du eta bisean bis heldu zen kamiuntto bat ezin da aski goiz gelditu haren huts egiteko. Laguntza jin da laster bainan etzen deus egiten ahal mutiko gaixoaren salbatzeko....

Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Minbiziaren kontra

Anitz tokitan eta anitz gisetarat urratsak egiten dira, zinez baliosak, minbiziaren kontra eta jendea ahal bezenbat begiratzeko gaitz hortarik. Besteak beste urrian akulatzen da, azaroan ere aitzina segituz berdin, sail berezi bat emazteak erne ibil diten bularretako minbizia etzaioten lotu. Medikurat agertuz gisa hartako etsaminaren egiteagatik. Denbora berean diru bilketa bat izaiten da minbiziaren kontrako ikerketak laguntzeagatik. Hendaian indar ederra egin dute aurten ere,...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 28a

Berriz ere

Aroaren aldetik ikaragarriko egun hitsak berriz ere Frantzia hego-ekialdean. Eurite izigarria, bakan ikusten den bezalakoa. Anitz tokitan urak ateratuak eta gaitzeko makurrak. Bi hil segurik eta beste bi lagun desagertuak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016