Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Noiz arte?

Joan den asteko gertakari ilun baten ondotik zernahi salaketa izan da Frantzian gaindi. Jende anitz biziki haserre! Zinez gertakizun itsusia izanik gisa hortan salatu dena. Alsaziako Westhoffen herrian, juduen hilerrietan, norbaitek gauaz funditu ditu alabainan 107 hobi, harriaren gainean tindu beltzez marraztuz hitlertiarren gurutze berezia. Jendearen arrangura, holako gauzak ezin onetsiak direla- eta, noiz arte hobendunak ez diren larderia handienarekin zigortuko? Hori da...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Ortzegun beltza

Anitz erran da, idatzi ere ba, joan den ortzeguna egun beltza izan dela, biziki beltza! Geroztik ere funtsean, izan da nahiko ilundura pisua. Delako ortzegun hodeitsu hortan beraz hiru ehun bat elgarretaratze edo(eta) ibilaldi Frantzian gaindi, gobernuaren arabera zortzi ehun mila lagunek parte hartzen zutela, miliun bat eta erdik izaitekotz antolatzaileen gustuko. Zalaparta parrasta bat bereziki Parisen, holakoetan beti baitira buru beroak, dena futitukeria, eta beti ba ere,...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Sagarno uzta

Aurtengo sagar uztaren eta sagarno ekoizpenaren berri emateko, Euskal Herri osoko sagarno egileak Donostian bildu dira abenduaren 7an. Orotara, 12,2 milioi litro ekoitzi dituzte, aurten sagar urte izan omen baita. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak adierazi duenaren arabera, herrialde horretan egin da sagarno kopururik handiena: 11,3 milioi litro. Ipar Euskal Herrian 450 000 litro ekoitzi dira, Nafarroan 200 000, Bizkaian 160 200, eta Araban 110 000. Udaberri eguzkitsuak ekarri...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

EITB Euskal Kantak irratia

EITB taldeak eguneko 24 orenetan euskarazko kantuak entzungai izanen diren irrati digitala sortu du. Taldearen webgunean entzun daiteke irrati hori jadanik. Estilo desberdinak proposatuko ditu irrati berriak: musika tradizionaleko kantuak, bertsioak, rocka, bluesa, reaggae, ska, triki-pop, jazza eta abar. Eskaintza orekatua izanen da: kantu berriak eta aspaldikoak, arrakasta handia dutenak eta ezezagunak entzun ahalko dira emankizun oren bakoitzean....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Durangoko Azoka

Gerediaga Elkarteak joan den urtean estreinatu zuen Sormen Beka eta orduan literaturan oinarritua zen Atopia RPG proiektuak irabazi zuen. Egitasmo honen emaitza aurkeztu dute Durangoko Azokaren bigarren egunean, eta egun horretan berean eman dute ezagutzera aurtengo Sormen Bekaren irabazlea. Iratxe Aguilera musikari eta kantariak eskuratu du 15 000 euroko diru-laguntza "Euskal Herrian ere badugu zer esanik musika urbanoaren inguruan" proiektuarentzat. Iratxe Aguilera 23 urteko...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

AHTren geltokia Donostian

Eusko Jaurlaritzak Donostiako abiadura handiko trenaren geltokia egiteko lanei argi berdea eman die, Euskal Trenbide Sarearen bidez. Lanek 97 milioi euroko aurrekontua dute eta 42 hilabete iraun behar lukete. Beraz, 2023 urteko bukatuak izanen dira, ontsalaz. Gisa horretan, Atotxako geltoki berria euskal hiriburuetan eraikiko diren "Euskal Y"-aren hiru terminaletarik lehena izanen da. Lan horiek Eusko Jaurlaritzaren esku izanen dira. Atotxako geltoki berria...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016