Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna

Egun horren harira, Bilboko eta Donostiako udalek Euskal Herrian izan diren indarkerien biktimen aldeko omenaldiak antolatu dituzte. Bilboko ekitaldian Espainiako Gobernuko ordezkariak eta alderdi politiko nagusi guzietakoak, PPkoak salbu, izan dira, ETAren edo Segurtasun Indarren esku hildako pertsonen senideekin batera. Bizkaiko hiriburuko Udalak antolatu omenaldian lore eskaintza egin dute Casilda Iturrizar parkean jarritako monolitoan. Dori Monasterio, ETAk hildako taxilari...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Pedro Sanchez-en Gobernuak orotarat 27 euskal preso hurbildu ditu

Foro Sozialak euskal presoek duten egoerari buruzko azterketa egin du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente denetik iragan azarora arteko datuak hartuta. Guzira 210 euskal preso daude Espainiako Estatuko kartzeletan. Horietatik 128 daude lehen graduan, gogorrenean, baina duela urte eta erdi kasik denak (204) ziren gradu horretan. Bigarren graduan, berriz, 14tik 45era igan da kopurua epe berean. Hirugarren graduan ez da euskal presorik Espainiako Estatuan. Euskal presoak...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 19a

Boris Johnson garaile baina batailak segitzen

Ostiral honetan egiaztatuko du Erresuma Batuko gobernu-buruak ea kontserbadore alderdiko 365 deputatuek bozkatzen duten Bruselan negoziatua duen Brexitaren alde. Hori baino lehenago bilkura berezi bat egina izanen du abenduaren 12ko bozketan lehen aldikoz deputatu atera diren 119 kontserbadoreekin. Alabaina azaldu nahi die zer eta noizko negoziatua duen Europa Batuarekin Brexit etiketaren pean. B.J.ek segurtamena du Erresuma Batua Europatik aterako dela datorren urtarrilaren 21ean....

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 19a

Eskozia

Nicola Sturgeon Eskoziako gobernu-buru karguan indartu du alabaina abenduaren 12ko bozketak, alderdi abertzale eskoziarrak 59 deputatuetarik 48 irabazi baititu. Eskoziarren andereak oroitarazi du Eskoziak duela hiru urteko erreferendumean %62an Europa barnean egoitearen alde bozkatu zuela. Ikusiz azken emaitzak B.J.ri eskatu dio beste erreferendum baten antolatzerat utz dezan, Eskoziarrek argiki erran dezaten Erresuma Batuaren baitan segitu nahi duten, ala nahiago duten...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 19a

Ipar-Irlanda

Historilariak ongi oroitzen dira duela mendetsu bat Irlanda Erresuma Batutik apartatu zen erreferendumean Ipar-Irlanda apartatu zutela. Demokraziaren arrazoia aitzinatu zuten erranez ipar-Irlandako gehiengoa Irlanda independente bilakatzearen kontra atera zela. Arrazoi berdinarengatik orain B.J.k onartu beharko zuen Eskozia eta Ipar-Irlanda Erresuma Batutik ateratzea, bi lurraldek Europan egoitearen alde bozkatu zutelako. Bistakoa da B.J.k ez duela horrelakorik sekulan...

Mundu zabalean | 2019ko Abenduaren 19a

Finlandiako gobernu berria

Doi doietarik lehen tokian atera zen alderdi sozial-demokrata Finlandiako deputatu bozetan iragan ekainean. 40 deputatu atera zituen, eskuin buruko "Egiazko Finlandiarrek" 39 atera zituztelarik. Ondotik, hilabete eta erdiko negoziaketak bideratu zuen gobernua berria, Antti Rinne sozial-demokrata gobernu-buru, lau ezkerreko alderdietako ministroek lagundurik. Ordea gobernu-buruzagitzan sei hilabete gainditu gabe, lehen ministroak eta gobernuak karguak utzi dituzte abendu hasieran....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016