Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Aldategi berriak

Donibane Lohizunen, duela hiru urte ez arras, murru bat bat-batean leherturik, fundituak izan ziren Xantako kirolzelaiko aldategiak eta denak behar izan ziren barreatu. Delako murruak zimendu ahulegiak omen zituen errepira gune batean. Dena den, aldategi berriak eraiki dira eta joan den egunean estreinatu dituzte. Handiagoak eta egokiagoak. Kasik toki berean. Geriza hobea segurtatua urak ateratzen badira. Obrak gosta dira 950.000 euro. 450.000 asurantzak pagatu ditu, 368.000 euro...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 12a

"Zaldi urdina" Hendaian

Aste huntan, ortzirale aratsean, "Zaldi urdina" antzerkia emana izanen da Hendaian eta hori Mendi Zolan bilgunean. Idazleak Unai Iturriaga eta Igor Elorza bertsulariak, taulazuzendari Ximun Fuchs. Eskuz-esku jarriak, Axut, Artedrama eta Dijabu taldeak. Euskal Elkargoa laguntzaile. Nork ikusi du nunbait zaldi urdin bat? Ez bide da nihun zaldi urdinik bainan zaldi urdina da droga baten izena kalte handiak egiten ahal dituen droga batena. Antzerkiak badauka mezu bat baliosa eta...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Ikerketapean

Pariseko juje baten aitzinean dozena bat oren atxikia egonik, François Bayrou Modem alderdiaren burulehena ikerketapean ezarria izan da. Berak bere burua arrunt garbi dauka bainan beti istorio bera ateratzen dute hor gaindi, alderdi zonbaitek, Modem ere horietan barne, untsa usaia txarra hartua zutela, deputatu baten laguntzaile kondu hartu norbait, edo alde bat edo, jokoa abilkiago eginez, denboraren parte bat bederen, alderdiaren zerbitzuko lanetan ararazten, ez izanik ere...

Gogoa hazi | 2019ko Abenduaren 12a

Euskaraz edo/eta latinez?

"Dominus vobiscum". "Et cum spiritu tuo". "In illo tempore". "Ite missa est"... entzun ditugu gure haur eta gazte denboran, bai eta kartsuki errepikatu igande oroz, jakin gabe zer erran nahi zuten. Eta horra nun hitz horiek berriz heldu zaizkigun! Bada urte frango Domintxineko elizak latina erabiltzen duela; duela bederatzi urte Baionan hasia dela eta segitzen dela Sant Amaneko elizan, eta haurten, abenduan, Biriatuko elizan hasi da. Eta ez goizeko 9 orenetan, kasik segeretuan...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Peningarri

Untsa gertakari peningarria hau ere! Bordeleko ondoan, 18 urteko mutiko gazte bat kolpez hil da bere burua botarik bere ikastegiko seigarren estaietik. Lagunen arabera nehork etzuen uste holakorik gertatzen ahal zela, mutiko hori biziki xintxoa izanki, bere bizia sanoki eta lasai zeramana....

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

André Daguin

Frantzia guzian biziki ezagutua, Frantziatik kanpo ere ba funtsean, Ameriketan ala nun nahi, André Daguin sukaldari guziz famatua, pausatu da 84 urtetan. Astelehenean, ehorzketa jendetsuak ukan ditu Auch hiriko katedralean. Hiri hortan sortua zen, beti hor egona ere, mundu guzian gaindi itzuli frango eginez haatik. Ez sobera luzeak ez baitzitzaion laket herritik kanpo anitz denbora iragaitea. Bere burua errotik kaskoina zaukan eta kaskoin ohidureri errotik atxikia zen. Paregabea...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016