Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Philippines-etan Eguberri iluna

Eguberri eguna kari Philippines-etan tifoi handi bat jasan dute 195 kilometro oreneko haize ufako handirekin, kalte handiak eraginez. Aipu da bederen 16 hil izan direla, jadanik 2013an jasan zuten tifoi handi bat nun 7.300 pertsona hil ziren edo(ta) desagertu. Bakantzetara joanak ziren pertsonak aireportua kaltetua izanez blokatuak egon dira. Lurralde hortan gehiengo handi bat katolikoa izanez, Eguberriko ospakizunak trabatuak edo ezeztatuak izan dira. Urtero hogei bat tifoi dituzte...

Euskal diaspora | 2019ko Abenduaren 19a

Euskal ikazkina munduan, gastronomia tailerra haurrentzat eta 'Laida Pilota' Pauen

OLENTZERO MUNDUAN. Iragan asteko artikuluan iragarri bezala, joan den asteburuan ugari izan dira munduan Olentzeroren bisita bildu duten euskal etxeak, tartean New Yorkeko Eusko Etxea, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Bartzelonako Euskal Etxea, Pariseko Euskal Etxea, Londresko Euskal Elkartea, Madrilgo Euskal Etxea eta Montrealeko Quebeceko Euskaldunak Euskal Etxea, batzuk aipaturik, ohidura hazkorra baita Olentzerorena munduko euskal komunitateetan. Heldu den...

Inbido | 2019ko Abenduaren 19a

Siargao ugartea, "munduko ederrena"

Berrikitan, frantses telebistako bigarren kateak aipatu du Siargao ugartea kondatuz mundu guziko ederrena dela! Bainan nun da ugarte hori eta nolaz erran ditake hoin ederra dela? Filipinetan da, hango hirinagusitik 800 bat kilometrotan. Ez da hain handia, eremuz Lapurdiren erdia nunbait han. 200.000 biztanle orotarat. Horietarik 16.000 General Luna herrian, hor izanki kanpotiarrentzat hotel ezagutuenak. Ugarteak ederrenaren fama bildua du turismoaz arduratzen den etxe handi batek...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Tafalla: uholdeak, auzolana eta herria

Uholdeek bidean aurkitzen duten material oro aurretik daramate, eta, aldiz, errota zaharren aztarnak eta ahaztutako sentimenduak agerian uzten dituzte. Baratzak eta bihotzak ere bai, lohi berri batez betetzen dira, nutriente eta balioetan aberats, etorkizun diren belaunaldiek baliatuko dutena. Diotenez, ez da gaitzik on ez dakarrenik. Tafalla inguruan izandako uholdeek auzolanaren hondar ordainezina utzi digute, eta ezbairik gabe belaunaldi gazteei horrek arrastoa utziko die....

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Galerna

Kostaldean ere arrunt eguraldi txarra izan da, euria jauts-ahala eta gaitzeko haize basa! Ez gaiten nigarrez arizan haatik, anitz tokitan aro makurragoa jasan baitute, urak ateraturik eta hola. Zokoan, izan dira halere haize ufako izigarriak, orenean 120 kilometroko heinerat heltzeraino. Bi egunez segidan Erlaizbidea zerratua egon da, Zokoa eta Hendaia artean, lanjeraren gatik. Akotzeko hondartzak ere ba. Hendaian, makur asko han-hemenka, arbola zonbait lurrean eta hiribarneko...

Kostaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Zonbat hautagai zerrenda Donibanen?

Donibane Lohizunen, bulta huntan kondatzen da hiru edo lau hautagai zerrenda izanen direla heldu den martxoko hauteskundeetan: Jean-François Irigoyen auzapezarena, abertzaleena eta hain segur sozialistena. Duela zonbait denbora, jakin da beste bat ari zela muntatzen, Manuel de Lara zerrendaburu, bera ja kontseiluan izanki auzapezarekin bainan denen buru bere gain jarria. Eta horra nun aipu den oraino beste zerrenda bat, hau arrunt ezkerburukoa, intsumituen kondukoa nolazpait, beti...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016