Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Lan guti eta gastu anitz

Duela bi urte Ségolène Royal ministro ohia izendatua izan zen ordu arte nehork ukana etzuen kargu batetarat! Frantziaren enbaxadore, Ipar-Buru eta Hego-Buru aldetako eremuetarat. Izendatze horrek harritu zituen asko! Beste frango ez hainbeste jakinaren gainean klima aldaketa hoinbeste aipatzen den keinka huntan, egoki dela Frantziaren izenean ere norbaitek begia atxikitzea eskualde berezi horieri. Parisen hautetsi zonbait, macrontiar eta erdiko, ohartu dira itxuren arabera...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

2020ko ekonomia aurreikuspenak

Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioak pentsatzen du 2020. urtean EAEko ekonomia %1,9 haziko dela eta 11 000 lanpostu sortuko direla. Gisa horretan, zazpigarren urtea izanen da segidan Barne Produktu Gordina eta enplegu sortzea emendatzen direla....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Nork daki?

Usaia hola hartua baitugu urtea urtarrilaren lehenean has dadien, Urtats beste edozoin egunez izaiten ahal litakeelarik, hor dugu beraz urte berri bat eta gogoetatuak izaiten gira urte berri hunek zer ekarriko ote duen. Hori nehork ez dakike haatik edo dakiena arrunt mutu dago! Urte guziz eta denetan gertakariak badira orgataraka, on eta txar, goxo eta latz, alegera eta hits, denetarik! Sail huntan, Frantziakoeri emaiten diotegu aste guziz behakoño bat. Ez da sorgina izan behar...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Jon Urretabizkaia libratua

Jon Urretabizkaia Saukillo presoa Huelvako presondegitik atera da abenduaren 28an, 20 urteko kartzela-zigorra bete ondoan. 2000ko urtarrilaren 3an arrastatu zuten Basaurin. Auzitegi Nazionalak 40 urte eta 10 hilabetez preso egotera kondenatu zuen 2003ko otsailean....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

2020ko aurrekontuak

Eusko Legebiltzarrak 2020ko EAEko aurrekontuak onartu ditu, EAJk eta PSE-EEk Podemosekin eta Equorekin erdietsi duten akordioari esker. Legealdi honetako azken aurrekontuak izanen dira. Orotara 11 774 milioi euroko diru zamaren 10etik 8 osasun, hezkuntza, enplegu eta gizarte politiketara bideratuko dira. 90 000 langile publikoren soldata %2 emendatuko da eta Dirusarrerak Bermatzeko Errenta berriz, %4 handituko da. Aurrekontuak onartu ahal izateko, Podemoseko eta...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Angel Lopez Anda urrundua

Sare herritarrak jakinarazi du Angel Lopez Anda euskal presoa espetxez aldatu dutela, baina ez Euskal Herritik hurbiltzeko, baizik eta lehen baino urrunago igortzeko. Orain arte Huelva II presondegian zegoen (1 000 km) eta Algecirasera eraman dute (1 100 km). Gainera, Angel Lopez 10 urtez egona da preso Frantzian, eta auzi berarengatik bertze 10 urtez atxikitzen dute Espainian. "Zigor atxiki" hori ez baliote eman, urtarril honetan libratua izan beharko zen. Egoera hori...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016