Inbido | 2020eko Urtarrilaren 02a

Tahiti, biziki urrun bainan Frantses ekarria

Biziki urrun da Tahiti ugartea, munduaren beste punta batean nolazpait, eta horra nun aspaldixkoan zernahi aipaldi baduen gure artean. Bereziki Miarritzen. Eta zergatik hori? Parekatze zerbaiten abiadura ba ote da? Ja, ez da batere holakorik! Gertatzen dena arrunt besterik da. 2024an, udako Olinpiar-jokoak Parisen beharrak dira. Surf jokoa sartua dute joko horietan bainan surf lehiaketarik ezin da Parisen egin, itsasoa behar baita eta gisa hartako uhainak ere ba. Hots,...

Euskal diaspora | 2020eko Urtarrilaren 02a

Diasporako gutun lehiaketa, Basque Kitchen, barnetegia eta agiantza onak

VALENTZIA, ESPAINIA. Zazpigarren aldikoz antolatua du Valentziako Euskal Etxeak "Diasporaren Gutunen Lehiaketa", munduko nornahik hartzen ahal duelarik parte, bi kategoriatan sailkaturik, hala nola euskara ikasle direnak, eta euskara normaltasunez erabiltzen dutenak. Gaia librea da (gutun gisa idatzia) eta luzera, gehienez bi orrialde. Lanak urtarrilaren 24eraino igortzen ahal dira eta sariak, euskarazko liburuak eta ikus-entzunezko material sorta bat izanen dira....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Udaberrian ala berantago?

Ziburun, aspaldian aditzen da komentu xaharraren berritzeko obrak laster hasiko direla. Laster beraz, bainan noiz da azkenean "laster" hori? Joan den egunean egin den bilkura baten argitarat, zerbait funtsezko aitzinamendu behar litake aurten. Proiektuaren alde bat pikoan ezartzeko, hitzordu bereziak beharrak dira otsailean, ofiziale asko partzuer. Denak untsa joanez, handik bi hilabeteren buruan, maiatzean beraz, hasten ahal litazke anitzek berantetsiak dauzkaten obra horiek....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Babespen berezi batekin

Duela 65 urte muntatua izan zen Ziburun egurrezko barku bat, "Louis II" deitua izan zena, guziz egokia legatz arrantzan artzeko. Xahartua eta higatua, alde bat desagertzeko heinean zen. Duela zonbait hilabete bi ziburutar gaztek - horiek dira Yoann Pery eta Eneko Aldana-Douat - nahi ukan dute dena xaharberritu. Itsasondarea maitez eta jakinaren gainean untzi hori gisa bereko azkena izan dela gure Kostaldean. Obrak ari dira aitzinatzen eta hainbestenarekin untziari segurtatua izan...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Trufania Donibanen

Heldu den astelehenean, urtarrilaren 6an, ospatzen da Trufania bestaburu handia dena bereziki Euskal-Herri hegoaldean. Aspaldiko ohidura berme, ospatzen da ere Donibane Lohizunen bainan aitzineko igandean. Aurten urtarrilaren 5ean beraz. Arratsaldeko 3ak eta erdietan magoak agertuko dira, beren segitzaile bereziekin, aingeru eta beste, elizaren ondo hortarat eta, aroa ez bada segurik arras txarra, itzuli bat eginen dute inguruko karriketan. Gero, bezperak izanen dira....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Elkarlan gehiago mugaren gainetik

Hendaian ere, urtea bururatu aitzin, suhiltzaileek ospatu dute beren patroina, Santa Barbara. Karia hortarat, aipatu dituzte bistan dena urteko gora-beherak. 1500 ateraldi orotarat, gehienak errekontru zerbaiten ondotik, ez baitezpada su zerbait nunbait pizturik, nahiz suteak ere izan diren ehunez goiti. Azpimarratu dena, gero eta elkarlan gehiago egiten dela, eta oraino gehiago eginen ondoko egunetan, mugaren bi aldetako suhiltzaileak elgarrekin plantatuz zerbait laguntza behar...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016