Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

5.512 langabe gutiago 2019an erkidegoan, eta 356 gehiago Nafarroan

5.512 langabe zenbatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an, eta 356 gehiago Nafarroan, Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez. Urtearen amaieran, 114.162 langabe daude Euskadin, eta 33.198 Nafarroan. 2018ko amaierako datuekin alderatuta, langabeziak %4,61 egin du behera erkidegoan, eta %1,08ez hazi da Nafarroan. Datuen berri izan ondoan, Iñigo Urkullu lehendakariak ohartarazi du, Euskadik "hamarkadako kopururik altuena " duela 2019ko amaieran, Gizarte Segurantzaren...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Eusko Jaurlaritzak 506 etxebizitza erosi ditu, alokairuko parke publikoa kudeatzeko

Eusko Jaurlaritzak 506 etxebizitza erosi zituen 2019an, funtsen, aurrekontu-soberakinen eta Finantza Inbertsio Iraunkorren tresnaren bidez. Erosketa horiei gehitu behar zaizkie Jaurlaritzak zuzenean edo sozietate publikoarekin egindako kontratu-programaren bidez egin erosketak, eta Alokabidek sozietate publikoak kudeatzen duen alokairuparke publikora bideratuko dira. Erositako etxebizitza batzuk amaituta daude jada, eta berehala eskainiko dira Alokabidek kudeatzen duen...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

EH Bilduren abstentzioa

Bere hitzaldian, Mertxe Aizpuruak Pedro Sanchez-i gogorarazi dio ezker independentistarik gabe ezingo duela gobernua osatu, eta horregatik ohartarazi dio ez badu Estatua demokratizatzen eta, nazioaniztasuna eta autodeterminazio eskubideak ez baditu errespetatzen, EH Bildu aurrean izango duela. "Autonomismoa konponbidea ez dela" gehitu du, "bide hori agortuta dagoelako". Erreferendum bat eskatu dio Sanchez-i, Eskozian egin den bezala. Aizpuruaren hitzaldia etengabe moztu dute...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

EAJren laguntza leiala eta zintzoa gobernuari

Pedro Sanchez-en gobernuari, laguntza zintzoa eta leiala, "ondorio guziekin" emanen diola deklaratu du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak Diputatuen Kongresuan. Ondorioz, "konpromisoa ez da inbestiduran bukatzen", egonkortasuna eta "gutieneko sendotasun " bat duen Espainiako Gobernua beharrezkoak direlako. "Gure akordioan zerrendatutako erronkei erantzun bat eman nahi baldin badiegu, egonkortasuna beharrezkoa da", aldarrikatu du jeltzaleak....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Madrilen Espainiako gobernu berria

Lerro hauek idaztean ofizialki gobernua ez bazen osatua, Pedro Sanchez sozialistak gobernu berria azkenean osatu du. Lau urtez gobernurik gabe egonik eta lau hauteskunde behar izan dira Madrilen gobernu berria osatzeko. Gehiengorik ez du izanen, sozialistek (PSOE) eta Ahora Podemos koalizioak osatu gobernuak, bainan EAJren sustengua lortu dute. EH Bildu ala ERC katalandarren abstentzioari esker osatuko dute gobernu berria....

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Mundu guziko pertsona aberatsenak

2019ko urtean munduko aberatsenak diren 500 pertsoneri, beren kapitala %25ez emendatu zaie. Beren altxorran, 1.070 miliar euroko gorakada egiten duela. Horietan lehena, Jeff Bezos Amazon enpresaren sortzailea aberatsena da, 103,7 miliar euroko fortunarekin. Errana da 2019ko urte bukaerako besten kari egiten diren erosketeri esker, alimaleko irabazteak egin dituela, marka guziak gaindituz. Microsoft-eko Bill Gates, bigarren agertzen da 101 miliar euroko kapitalarekin. Bernard...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016