Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Fukushimako zentral nuklearra

Fukushimako zentral nuklearraren ur irradiatuak botatuak izan ziren, 2011n iragan zen nuklear hondamendiagatik. Japoniak berriro erabaki du Pazifiko Ozeanorat milioika ur irradiatuak botatzea, ez dutela beste aterabiderik argudiatuz. Hego Korea arranguratua agertzen da, jadanik bi herrien artean harreman minberatsua delarik. Japoniar agintarien erranetan, ez dute finkatua obrak noiz hasiko diren, 2020an Tokyon iragan behar diren Olinpiar Jokoak utziko dituztela pasatzera abisatua...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Oraikoan Erresuma Batua Europatik aterako

Londres eta Brusela ari dira negoziatzen Erresuma Batua (Britainia Handia eta Ipar Irlanda) nola atera Europatik. Aitzin Boris Johnson ingeles lehen ministroak behar du ofizialki Ursula von der Leyen Europako parlamentuko buruzagiari jakinarazi bere herria Europatik aterako dela. Irakurtzen ahal da egutegia biziki tinkia duela, urtarrilaren 31ko egina izan behar balitzateke. Joan den asteartean Europako Batasunetik ateratzeko legea Ingalaterrako legebiltzarrean (House of Commons)...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 15a

Ekonomia zirkularra

Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren Estrategia onartu berri du. Urrats honen helburua da 3 000 enplegu berri sortzea hemendik 2030era eta CO2 isurketak %26 murriztea. Eredu ekonomiko horri esker Euskadi Europako erreferentziazko eskualde gisa kokatuko dela uste du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak. Planaren xede nagusia ekoizpenen bizi-zikloan ingurumen- inpaktua murriztea da. Estrategiaren neurrietako bat da 2030ean merkaturatuko diren plastikozko...

Inbido | 2020eko Urtarrilaren 09a

Ziburuko eltzegintza lantegia

Guziz famatua izana da Ziburuko eltzegintza lantegia, 1919an sortu zena eta 1995ean alde bat desagertu. Anitzek euskaraz ere "poteria" deitzen zutena. Luzaz eta luzaz arrakasta gaitza ukan dute etxe hortarik ateratzen ziren eltze apainduek. Funtsean, oraino ere hala dute eta badira biziki kario saltzen direnak. Galdea ere gisa hartakoa izankieta. Lantegi hortaz Jakintza elkarteak baditu plazaratuak lan zonbait guziz baliosak. Eta horra nun ja agertu horien gehigarri...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Obran ari

Urruñan obran ari dira oinezko eta txirrindularientzat ibilbide berri baten egiten, Ziburuko aldean segituko dena, orotarat kasik hiru kilometro luze Urruñako hiribarnetik Zokoa alderat. Obra horiek Pazko iriko behar litazke bururatuak. Departamendua eta Akitania-Berri lurraldea, besteak beste, laguntzaile dira diruaren aldetik. Bada orotarat miliun bat eta 217.000 euroren gastua....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Sorginkeriak

Batzuk diote sorginik ez dela gehiago eta beraz ez dela ere sorginkeriarik! Bizkitartean, sorgin-kondairak beti badira, sorgin-istorio frangorekin, eta horiek aipatzen dira hain xuxen hilabete hunen 29a arte Hendaiako mediatekan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016