Gogoa hazi | 2020eko Urtarrilaren 16a

Ideki ala hara-kiri egin?

Berrikitan, Azkaingo koralak eztabaida bat izan du euskararen tokiaz bere kantuetan. Erdaldun batzuek irekidura eta unibertsaltasuna aipatzen zuten, hau frantsesaren bitartez egin litekeena, bistan da. (Munduko biztanleetarik %4ak du mintzatzen frantsesa) Gogoeta batzuk eginik hauxe partekatu nuen, titulu hunen pean "Unibertsaltasunari idekitzeaz". Onartu behar da euskaradunak biziki idekiak direla: erdaldun bat badagoelarik haien artean, euskara uzten dute, jendetasunez, eta...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Azkenean

Geroko erretretak gogoan, berriz ere izan da greba eta manifestaldi asko. Frango jendetsuak nahiz ez haatik joan den hilabetean izan ziren zonbaiten heinekoak. Solasketak ere izan dira haatik. Edouard Phiippe gobernuburuak ere azkenean proposamen zonbait egin ditu hautsi-mautsi zerbaiti buruz. Telebistan ere aipatu ditu proposamen horiek. Batean iduri sailaren goxatzerat ari den aitatxi on bat, bestean mintzo espantu-untzi eder bat balitz bezala. Ondorioz, iduri du giroa ari dela...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Huts ttipi bat!

Gaitza gertatu da Montpellier hirian neguko merkaldien lehen egunean. Untsa telebista tresna ederrak baziren salgai 30 eurotan! Bazuten ere arrakasta segur! Bainan eroslea pagatzerat joaitearekin erraiten zioten etzela batere egiazko prezioa. Erosleak kexu, aski hizki handiz ezarria zela 30 eurotan zirela eta legeak manatzen duela agerian ezarri preziotik artzea! Nagusiak ezetz, lege hori badela bainan kasu berezi batzutan ez bali! Kalapita gaitzak izan dira,...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Itsuskeriak

Batean hau dela eta bestean hura, zonbat itsuskeria gutien ustean! Denak harrituak ginauden jakinik nola hil-hobi zonbait fundituak izan diren Baionan, juduen hilerrietan. Hau besterik da bainan zinez ezin onetsia; Ama Birjinaren iduriak hautsi dituzte eta lurrerat bota Paueko hiru elizetan bai eta handik hurbileko beste bitan! Dena den, gizon gazte bat atxilotua izan da, hura izan behar dela hobenduna bainan gizon hori ez omen da burutik xuxen. Gisa guziz haatik, untsa...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Medikuak eskas

Anitz tokitan badira arrangurak, gero eta gehiago gainerat, ez delakotz aski mediku. Eta hauxe ez dea guziz gogoetagarri, joan den aste ondarrean jakin dena, Parisen berean medikuak falta, haurren e r i t a s u n e t a n berezituak diren horietarik! Txosten baten arabera, ehun bat segurik eskas! Azken bi astetan, zernahi haur ba-eta eri, medikurik ez i z a n k i d e n e n plantan artatzeko, haur andana bat ereman behar ukan dute frango urrun, autoz Parisetik bizpahiru...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Serge Lama

Frantses kantari guzien artean, Serge Lama ezagutuenetarik da eta maitatuenetarik ere ba. 77 urte bete behar otsailean. Mende erdia baino gehiago ibilki dela harat eta hunat, beti kar berarekin alde bat kantuz. Osagarriak ez du haatik hanbat laguntzen, zangoek ez atxiki nahi besteak beste, eta joan den egunean jakinarazi du, mezu hunkigarri baten bitartez, ez dela gehiago nihun kantuz ariko salbu Parisen berean....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016