Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Katalunian independisten koalizioa zartatu da

Junts per Catalunya eta ERCren arteko ezadostasunak agerian ziren aspaldidanik bainan independentisten alderdi nagusien arteko gobernu koalizioak zapart egin du joan den astean, Kataluniako Parlamentuko bulegoak gauzatu baitu Qim Torra Gobernuburuaren deputatu kargugabetzea. Erabaki hori heldu da, joan den abenduan Kataluniako Auzitegi Gorenak erabaki kondenaren ondotik, Kataluniako preso politikoen aldeko pankarten erretiratzea errefusatu baitzuen Qim Torrak. Ondorioz...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Trumpen bake akordioa edo gerla akuilua?

Urtarrilaren 28an Donald Trumpek presentatu du Israel eta Palestinaren arteko bere bake proposamena. Bainan zer bake mota du gogoan? Berak dionaz, denak irabazle izanen dira. Alta asimetria begi bistan da. Proposamen horren ondorioz, Israel da irabazle nagusia eta militarki okupatzen dituen Palestinar lurraldeak beretzeko proiektua berehala plazaratu du Benyamin Netanyahou gobernuburuak. Gelditzen zaien lurralde zatituetan, Estatu berri bat sortzen ahalko dute Palestinarrek, baldin...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Koronabirusa hedatzen ari

Txinako Wuhan probintziatik abiatu koronabirusa hedatzen ari da munduan zehar. Eritasuna bildua dutenen kopurua beti emendatzen ari da: joan den astean, urtarril hondarrean, 8 milako muga pasatu da eta baditaike zenbaki hori doblatzea aste baten buruan, biziki kutsakorra baita birusa. Kontaminatu gehien gehienak Txinatarrak dira, ehunetarik bat baizik ez dira atzemanak izan beste 15 herrietan, gehienak Asiakoak....

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Zoin alegerak Bixintxo besta horiek!

Aroa alde, frangotan iguzkia ere lagun, aurtengo Bixintxo-Bestak biziki alegerak izan dira bai Hendaian eta bai Ziburun! Larunbatean, atabalariek harrotu dute Hendaia, besta hori azkarki sartua da, herritar guziena ari da ederki bilakatzen! Ziburun, igandea dute arraroa ukan! Meza nagusi eder batetarik landa, danborrada karriketan, zernahi euskal kantu Ziburu Euskaldun taldearekin eta gaitzeko bazkari herrikoia, Alaiak abesbatzak airostu duena! Bazkaria hastean, ahantzi dute "Agur...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Bost autobus berri, bostak hibridoak

Urte berriak ekarri du aldaketa hau gure Kostaldean gaindi Baiona eta Hendaiaren artean ibilki diren autobusentzat. Txik Txak sarearen kondu, bost autobus berri abiatu dira alabainan orai 3-a deitzen den linean (Luzaz 816-a deitua izana). Autobus berriak beraz, Irizar etxe famatuak muntatuak, bainan berezitasun asko badutenak. Hibridoak dira alabainan, diesela eta argindarra biak baliatzen, indargai gutiago erretzen eta arrabots gutiago egiten. Aitzinamendu preziagarria hori bera eta...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Untzi berriak Zokoan

Aldaketak badira Zokoan aspaldian itsasuntzigintzari emana den lantegian. Luzaz Ordoqui anaiek bai eta Marin anaiek atxiki duten lantegi hortan, nagusi berri batek hartua du segida hilabete huntan. Deitzen da Hamadi Bahaj, Bretainian gaindi biziki ezagutua, eta ahal bezen laster nahi luzke muntatu arrantzale barku berri zonbait. Badu 25 urte holako untzirik ez dela gehiago jalgi lantegi hortarik. Sail horren akulatzeko langile berri zonbait ere hartzekoak ditu, horien artean Ordoqui...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016