Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Eusko Jaurlaritzak 24 astera igoko du guraso baimena guraso bakarreko familientzat

Eusko Jaurlaritzak administrazioko langilei, 18 asteko guraso baimena (%100 ordainduta) 24 astera altxatzea proposatu du guraso bakarreko familientzat. Azaldu dutenez, bi seme-alaba berri baino gehiago izatean baimena bi aste gehiagokoa izaitea aurreikusten da....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Urkullu: "Euskadik berriztagarrien nazioarteko merkatuan lider izan nahi du"

Iñigo Urkullu lehendakariak, erran duenez, Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrien proiektuak bultzatzen jarraituko ditu, hainbat teknologia konbinatuta, Euskadik energia mota horren "nazioarteko merkatuan lider den lurraldea" izan nahi duelako. Ekian, Euskadiko eguzki-parke fotovoltaiko handiena da eta Arasur industrialdearen ondoan dago, Erriberabeitian, Araban 55 hektareako hedaduran, 67.000 plaka fotovoltaiko ditu, urtean 40.000 MWh sor ditzaketenak, eta 15.000 familia...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Erreakzioak

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak erran du, "gure indarra kalean dago" eta "jende arruntak bere arazoak ditu. Eta arazo horiek izena dute: nahikoak ez diren pentsioak, prekaritatea, soldata-apalegiak, etxebizitza...". Lakuntzaren iritziz, "Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskakizun horiei begiratu behar diete, eta aldarrikapen ezberdinak onartu. "Gaurkoa baretuko den ekaitz bat dela uste badute, oso nahasita daude", ohartarazi die Garbiñe Aranburu LABeko...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Milaka lagun karriketan pentsio eta lan duinak eskatzeko

Milaka lagun atera dira kalera Hego Euskal Herrian, eskubide sozialen kartak deitu grebarekin bat eginez. Gehiengo sindikalak (ELA eta LAB) eta hainbat elkarte sozialek osatutako kolektiboak deitu dute greba, pentsio publiko duinak eta eskubide sozialak eskatzeko. Deialdiaren sustatzaileek azpimarratu dute greba "oso arrakastatsua" izan dela, eta manifestazioak "jendetsuak" izan direla. Eusko Jaurlaritzak eta patronalak adierazi dutenez, berriz, deialdiak "porrot" egin du....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Brexita eta Eskozia

Brexitak ihardukitzeak sortarazten ditu Erresuma Batuan berean, Irlandan eta Eskozian batez ere, autodeterminazio mugimendueri indar berri bat emanez. Komertzio eta jendeen harat hunatak zaintzeko finkatuko diren mugako kontrolek Irlandako ugartea berriz zatitzeko arriskua ez zuten onartu Ipar Irlandar gehienek, Brexitari ez erranez eta Irlanda osoa bateratzearen aldeko hautetsieri gehiengoa emanez. Eskozian ere independentzia erreferendumera deitzeko boterea Eskoziako...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

OMS Munduko Osagarri Erakundea kezkatua

Mendebaleko herrietan ere arranguratzen hasiak dira eta OMS Munduko Osagarri Erakundeak "osagarri publikoaren urgentzia" erabaki du azkenean, zonbait egunez gertakaria gutietsi ondoan. Dekretu mota hori 2005ean sortu da, SRAS eritasun famatuaren eraginez eta beste 4 aldiz bakarrik hartua izan da geroztik: 2009an hegazti gripearengatik, 2014 eta 2018an Ebola eritasunarengatik eta 2016an zikaren eraginez. Urtarrilaren 23an Nazioarteko Osagarri Agentziak "izarizko arriskua" baizik ez...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016