Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Suhuskune

Herriko Etxetik agiantzak Joan den igandean, René Etchemendy auzapezak bere kontseiluarekin gomita igorririk, 40 bat herritar bildu dira herriko salarat. Ongi etorri eta agiantza beroenak eskaini eta, auzapezak plazaratu ditu urte huntan egin obrak. Hala nola, Herriko Etxearen berritzea, errebotearen arrafreskatzea, bide antolatzea, zoinek iresten baitu buxetaren parte handi bat, etxe eta bideen izendatzea egina izan da, denek ondoko urtean interneten ongi errezebitzeko...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Fargeot auzoaldean

Donibane Lohizunen, toki pollitean da zinez Fargeot auzoaldea. Denboran, horko komertsantek, laguntzaile zonbaitekin, muntatua zuten elkarte bat, bazterren poxi bat harrotzeko artetan bederen. Besta goxo zonbait ere noiztenka eskainiz. Gauza frango aldatu da hor gaindi ere. Beti jende berak arduratu behar denetaz. Saltegi asko alde bat zerratuak. Delako elkartea desegin da beraz eta bi mila euro baitzituen eskutan diru hori eman diote haur erietaz arduratzen diren bi elkarteri....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 06a

"Hats berri bat Zibururentzat"

Ziburun ere herriko bozak solasgai, bost zerrenda plantatuak zoin-gehiagoka, seigarren bat ere izaiten ahal litakeela zurrumurru zerbait izana. Jadanik paper asko hedatuak eskuin eta ezker. Joan den larunbatean urrats berezi bat egina "Ziburu Bizi" abertzale zerrendakoek. Postaren aitzineko plazan, estreinatu dute alabainan autobus ttipi bat, auzoaldez auzoalde eta karrikaz karrika ibiliko dena. Astean gutienez bi ibilaldi, bat asteazken aratsaldetan eta bestea larunbat goizetan....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Izokinen ondotik

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak aitzina segitzen du bere bilkura saila, hilabetean batto muntatuz, hilabeteko azken ortzegunean. Joan den astekoan, Jacques Louvigné biarnes ikerlea, arrantzaz anitz arduratzen dena, mintzatu da izokinetaz, kondatuz nun nola dabiltzan eta nolako buruhausteak ere kausitzen diren gai hori aipatu orduko. Erdi-Arokotzat izokinak baziren gure eskualdeko ibaietan eta arrakasta handia bazuten. Izokinak baziren ere ez hain aspaldi oraino Frantzia guziko...

Gogoa hazi | 2020eko Otsailaren 06a

Nolako garapena?

Bozkak jin, bozkak joan, bereziki presidentegoalakoak, zer agitzen da? Haütageiek garapen delakoaren azkartzea hitzemaiten deiküe, eta gehiengoak botza nori emaiten deio? Gehienik hitzemaiten düanari. Alta badakigü, ihork ezin dü miraküllürik egin, bereziki hontarzün ütürri elibat apaltzen ari direlarik. Engoitik badakigü, mündü hontako aberastarzün natüralak ez dira bazterrik gabekoak, oraiko ürratsean lüza gabe agortüko zaizkü. Arren garapen ürri eta baratx...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 06a

"Donibane denentzat, Herri Berri zuentzat"

Donibane Lohizunen, joan den larunbatean entzun dugu lelo hori eta itxura guzien arabera frangotan entzunen dugu ondoko egunetan ere. Hori da alabainan Herri Berri taldearena, herriko bozen karietarat nahi duena ozenki entzunarazi. "Donibane denentzat, Herri Berri zuentzat" errepikatu da beraz airoski hautagaien zerrenda aurkeztean, Donibane karrikan idekia duten bilgunean. Paxkal Lafitte zerrendaburua han zen bistan da eta beste hautagai gehienak ere ba, ez denak haatik, baitira...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016