Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart egunaz libro

Jordi Cuixart Ñmnium Cultural elkarteko presidentea eta Jordi Sanchez, 2015 eta 2017ko urteetan Kataluniako Asanbladako (ANC) presidente zena, 2017az geroztik preso daude. Oroitarazteko 2017ko urriaren lehenean Hego Katalunian antolatu zuten erreferedum bat Kataluniaren autodeterminazioaren alde, Kataluniako Parlamentuaren babespean. Bozka egun horrek gatazkak sortu zituen, anitz zauritu eraginez eta bozkatzeko ahala trabatuz, hautesleen kopuru handi batek bozkatu zuen...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

5G sarea zein-gehiagoka

Munduan zehar 5G sarea denetan sartzen ari da eta herri bakoitza ari da zein-gehiagoka, Finlandia lehena izan da bi hirietan ezarri duena. Geroztik Europar Batasuneko herri anitzek esperimentazioen egiten ari dira, telekomunikazio operadoreak lagun dituztela. Internazional mailan industrial lehiaketa handia sortua du, Koreak jadanik 2018ko Olinpiar Jokoentzat plantan jarria zuen, bide beretik Japoniak ere aurtengo jokoentzat egina izanen dela segurtatu du. Urtarrilaren 21ean...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Siriako populazioa egoera dorpe batean

ONU erakundeak jakinarazi du, abenduaren 1etik harat, 520.000 pertsona tokiz aldatuak izan direla, humanitario krisi handi bat eraginez. Idlib probintziara eramanak izan dira, Siriako ipar-mendebaldera, gehienak, %80ak emazteak dira beren haurrekin. Bachar Al-Assad Siriako agintariaren armadak bazterrak etengabe bonbardatzen ditu, errusiar hegazkingintzako armada lagun duela, herritarrak bahituak senditzen dira. Horren ondorioz milaka jende behartuak dira beren etxeak uztea eta...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

"Besten isiltasuna"

Almudena Carracedo eta Robert Baharek egin dute dokumental bat frankismoaren biktimeri hitza emanez. Geroztik zauriak geldituak dira eta horren ondorioz familia anitz gelditu dira jakin gabean beren arbasoak zer bilakatu ziren. Almudena Carracedo eta Rober Bahar-en dokumental horien egileek nahi izan dute hitza eman gertakari hori jasan duten familieri, ez baitute kargudunen auzirik ukan, ez eta jakin beren ahaideak zer bilakatu diren. Agertzen diren lekukotasun horiek biziki...

Euskal diaspora | 2020eko Otsailaren 06a

2020ko lau euskal hitzordu nagusi Argentinan eta Estatu Batuetan

Urte hastapenetan gira eta tenore egokia izaten ahal da urteko planak egin, eta deliberatzeko aurten gure Diaspora bisitatu nahi edo ahal dugun. Zendako ez? Artikulu huntan, Diasporan jenderik gehien biltzen duten bi herrialdeen -Argentina eta Estatu Batuak- 2020ko bina euskal hitzordu berezi hautatu ditugu, jende eta publiko euskalduna eta ez-euskalduna biltzen dutenak. BUENOS AIRESko BAC. Maiatzaren 10ean eginen dute argentinar hiriburuan "Buenos Aires Celebra (al País Vasco)"...

Inbido | 2020eko Otsailaren 06a

Auschwitz

Auschwitz! Hitz hori aditzean, edo irakurtzean berdin, untsa oroitzapen hitsak harrotzen dira! Hitsak baino hitsagoak zinez! Auschwitz izana da bost urtez Hitler diktadore zentzugabearen aldeko errabiatu batzuk eraiki eta kudeatu herio-kanpo izigarria, denetako handiena! Egun hauetan ukaiten du aipaldi, duela xuxen 75 urte, 1945-eko urtarrilaren 27-an, erruso armadak "libratu" baitzuen. Libratu hitz hori arras xuxena den, hori besterik da. Han ziren deportatuak beren kasu egileek...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016