Kostaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Obrak erregearen etxean

Donibane Lohizunen, elizaz eta Herriko Etxeaz kanpo, eraikin famatuena izan behar da Luis-XIV Frantziako errege zenaren izena daukana. Paper zahar frangotan Lohobiague- Enea deitua dena. Delako erregea hor egona zonbait aste esposatu aitzineko egunetan, 1660-an. Eraikina bera lehentxagokoa da, 1643-koa. Aspaldian beti jabe bera da, Leremboure familia. Hor bizi dira beraz, bigarren estaian, Henry eta Dominique Leremboure senaremazteak. Arta handienarekin atxikitzen dute etxea,...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Gauza itsusiak

Zernahi gauza itsusi kondatu da azken egun horietan. Ez gira xehetasunetan sartuko. Fama handiko kirolari ohi zonbait dira mintzatu salatuz nola denboran trebatzaile ukan dituzten bizpahiru gizonek bortxatu zituzten. Erranez ere zergatik ez diren menturatu orain arte itsuskeria horien berri emaiterat. Hortaz badira hor gaindi gaitzeko eztabaidak. Lerra-joko batzuetaz arduratzen den federakunde bat da naski gehienik inarrosia. Asko mendekatzen zaizkio burulehenari. Zerbait...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Gazte Agora foroa

Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako eta EAEko Kontseiluen partaidetzarekin sustatu proiektua da Gazte Agora. Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntza ere badu, gainera. Lehenbiziko foroa joan den abenduaren 14an iragan zen Donostian. Bigarren topaketa Iruñeko Katakrak liburutegian egin da joan den larunbatean. Hor bildu diren gazteek aniztasuna, balio partekatuak, lurralde berezitasunak eta lurraldeen arteko lankidetza ereduak izan dituzte aipagai eta...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Mila egun!

Asko gisetarat konda ditazke egunak! Asteka, hilabeteka, urteka edo berdin mendeka! Bainan ere, zendako ez alabainan, ehunka edo milaka, usaia hori ez bada ere hanbat sartua ere. Dena den, aski aditzen dugu hori egun hauetan, badu orain mila egun preseski Emmanuel Macron jarria dela presidenta! Badira dena goresmen ari zaizkionak eta badira alde bat dena arrangura plantatuak zaizkionak. Berrikitan agertu sondaia baten arabera %64 dira ez dutenak batere espanturik,...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Ez kexa!

Hamar bat ministro hautagai izanen dira herriko bozetan. Besteak beste, joan den astean ginion bezala, Edouard Philippe gobernuburua. Otoi ez daudela egon haatik sobera kezkaturik gero zer bilakatuko diren. Partida galtzen badute ere aitzina egoiten ahalko dira gobernuan. Macron presidentak berak errana joan den egunean. Duela hamabi urte Nicolas Sarkozy presidenta etzen batere gisa berean jokatu. Herriko bozetan hautagai agertu nahi zuten ministroeri garbiki erran zioten...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Mokoka!

Hauxe da bitxikeria hau ere! Muriel Penicaud eta Marlène Schiappa bi ministroak mokoka arizan dira eta oraino ere lanak dituzte elgar ezin adituz. Deputatu batek galdetu zuelarik hobeki sokorritzea haur bat galdua zuten burasoak, aste bat gehiago egoiten ahal lanerat joan gabe, Muriel Penicaud kontra agertu zen, hori sobera gostako zela, eta Marlène Schiappa oldartu zitzaion ahoan bilorik gabe. Geroztik, giroa aldatu da gobernuak ere gibelerat eginik bainan gure bi andereak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016