Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Black Rock eta erretretak

Finantza munduko aktiboak kudeatzen dituen makro egitura da Black Rock sozietatea. Pentsa, 6.000 miliar dolar kudeatzen ditu, hori baita 2,5 aldiz Frantziako PIB edo Barne Produktu Gordina. Ondorioz, mundu guziko enpresa nagusietan akzioak baditu eta horien administrazio kontseiluetan sartua da. Bestalde, gobernu eta Banku Zentralen kontseilaria bilakatua da azken urte hauetan, baliatzen duen Aladdin deitu super kalkulagailuari esker. Europako buruzagi politiko anitzek...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Bretainia ere bateratzeko lehen urratsak

Bretainia historikoa bitan zatitu du Frantziako Errepublikaren lurralde egituraketak. Alde batetik Bretainia izeneko eskualdea, 4 departamenduz osatua dena eta Pays de la Loire eskualdean kokatua den Loire Atlantique departamendua, Nantes edo Naoned hiriburua duena bestaldetik. Badu zonbat urte berexiak izan diren bi eremu horiek elkartzeko lanean ari dela DIBAB erakundea eta biziki begi onez hartu du Bretainiako Kontseiluaren azken erabakia: aurtengo aitzin- konduan Bretainiako bi...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Irlanda bateratzeari buruz?

Joan den astean, Irlandako Errepublikan iragan diren hauteskundeetan, Sinn Fein alderdia da garaile atera, bozkazaleen %24 eskuratuz, bere historiako emaitza azkarrena izanki. Sinn Fein alderdia, IRA erakunde armatuaren adar politikoa izana zelako, baztertua zen berriki arte eta ezin zuen aliantzarik egin, nahiz eta bake akordioak 1998an sinatuak izan. Irlandako Errepublika 1921ean sortu zenetik, poderea partekatzen zuten zentro eskuineko Fine Gael eta zentro ezkerreko Fianne Fail...

Gogoa hazi | 2020eko Otsailaren 19a

Frog-trail Baigorrin

Udaberriko asteburu euritsu batez horra nun Errekagorriko igelak oro biltzen diren Zubizabaleko putzuan. Ehun bat igel trebe dira hor elgarretaratuak lehiaketarako. - Baigorrin muntatzen duten UltraTrail-a mundiala bilakatu da. Zergatik guk, igelek, ez dugu gurea antolatuko? Irteera Zubizabaleko putzutik finkatua dute eta helmuga Belaztai mendi bixkarreko pentzeko xeilan. Hor daude, ur bazterrean, multzoan, 'Kerra, kerra, zer lehiaketa ederra!', beren coach-ekin...

Euskal diaspora | 2020eko Otsailaren 13a

Diaspora protagonista duen filma Argentinan eta San Frantziskoko Euskal Besta

CORDOBA, ARGENTINA. "El Vasco" (euskalduna) izeneko film bat ekoizten hasi dira Argentinako Cordoba probintzian otsail hastapenean, Argentinako eta Euskal Herriko ekoiztetxeak elkarlanean. Filma Mikel deitu gazte euskaldun baten istorioa kondatzen duen komedia da: gaztea, euskal gauzetatik urruntzeko Euskal Herritik emigratu eta Argentinara doa eta Argentinan, hara non atxemanen duen bizi den herri berria euskaltasuna sakon bizi eta lantzen duen herri bat dela, erran nahi baita,...

Inbido | 2020eko Otsailaren 13a

Izurrite handiak

Mundu guzia hortaz mintzo da, Xinan agertu den gaitz hortaz! Han gaindi, eriak ba milaka eta hilak ehunka. Hirigune handi askotan, jende guziak etxen egon behar, gaitza ez dadien heda, gobernuak biziki neurri xorrotxak harturik. Denetan halako beldur bat sartua edo sartzen ari, nun zoin diren arriskuak, gaitza noraino hedatzen ahal den eta denen buru nolako kalteak egin dezazkeen. Adituen arabera, birus berri bat da gisa hortan agertua. Ez da segur lehen aldia holako...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016