Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 19a

Erakaspenak atera

"Krisia hortarik ateratzean erakaspenak atera beharko ditugu. Azken hamarkadetan segitu dugun garapen modeloak baditu hutsuneak eta berrikusi beharko ditugu. Osagarri zerbitzuak deneri eskaintzea ez da karga bat bainan baitezpadako ontasun kolektiboa. Janaria, osagarriko artatzeak, inguramena, hots zerbitzuak eta ontasun kolektiboak merkatu legetik kanpo ezarri behar dira." Ez dira ezker muturreko edo ekologista buru berotu baten erranak bainan koronabirusaren hedapen azkarrari buru...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 19a

FIJAIT fitxategia

FIJAIT fitxategian bere helbide berria ez emaiteagatik 500 euroko isuna baten pagatzerat kondenatua izan da Peio Irigoien Beskoiztarra. FIJAIT fitxategi hori plantan ezartzea erabaki zen 2015ean, Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatutik landa, kondenatuak izan ziren islamista erradikalen segipena egiteko. Bainan fitxategia erabilia da, denbora berean, Korsikar eta Euskaldun preso ohien segitzeko. Auzitegiko erabaki horrekin, betiko terrorista bezala kontsideratua izaitea...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa etxean dugu

Ez da gehiago Txinaren eta Asiako zonbait herrien afera. Idazten ari naizen momentuan, munduko 110 herri dira infektatuak eta baliteke oraino gehiago izaitea lerro hauek irakurriko dituzuelarik. Afrikan, Sahara hegoaldeko herriak ere hunkituak dira eta harritzekoa da, Europan berean, zoin zalutasunarekin hedatzen ari den koronabirusa. OMS edo Munduko Osagarri Erakundeak pandemia edo mundu zabalean hedatua den epidemia deklaratu du martxoaren 11n eta neurri gogorrak hartuak...

Euskal diaspora | 2020eko Martxoaren 19a

Elkoko artzainen besta eta munduko euskal etxeen ekintzak bertan behera

ELKO, NEVADA. Euskal besta ederra egin zuten joan den asteburuan Elkon: ebiakoitzean "Sheepherder's Ball" besta eta dantzaldia; eta igandean Mus Txapelketa, guzia Elkoko Euskal Etxearen egoitzan. Hain segur ondarreko bestetarik izanen da zenbait astehilabetetan, koronabirusa dela-eta neurri zorrotzagoak ari baitira hartzen aste huntan Estatu Batuetan, beti lekuaren eta estatuaren arabera, Kalifornian gogorrago, konparazio, Nevadan baino, baina guzietan azkartzen. Gogoratu...

Inbido | 2020eko Martxoaren 19a

Haur ttipi baten historia

Muslariak joan den astean bota du azken inbidoa. Urte luzetan eraman du Inbido sail aberatsa, gure irakurle askok gain gainetik preziatzen zutena. Bihotz bihotzetik eskertzen dugu Muslariaren luma goxo eta emankorra. Eta orain hara beste luma bat agertzen zaikula, Gilen Bacho amikuztar gaztearena. Inbidoari iduki ozena botarik, "Ba ote dakixu?" saila astez aste onduko du. Ongi etorri, adiskide, eta jo aitzin

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

FridaysFor- Future Euskal Herria, herriko bozak gogoan

Gazteak ere herriko bozak gogoan dabiltza, hauteskundeen bezperan manifestazio dei bat zabaldu dute. 2019an, "FridaysForFuture" Europa osoan sortu den gazte mugimendua da, Euskal Herrian ere osatu dena. Urte bat dinamika berri hau hasi dela, greba andana bat antolatzen hasi ziren Greta Thunberg, suediar gaztearen segidan. Mundu mailan hainbat gazte mugimendu sortu ziren, besteak beste FirdaysFor Future eta Youthforclimate. Ikuspuntu ekologiko eta sozial bat hartuz,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016