Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Zonbat xakur!

Zer berri gure Kostaldean? Kasik deusik ez, giroa gisa hartakoa izanez denetan bezala. Denak alde bat mintzo mundu guzian hedatu den gaitz pisu hortaz, kasik denek azpimarratzen badute ere beste zerbaitetaz nahiago luketeela arizan. Jendea biziki guti jalgitzen da nahitez. Bakarrik beharrezko erosketa zonbaiten egiterat edo berdin itzuliño baten egiteagatik, zangoak ez herdoiltzerat uzteko, etxetik hainbat urrundu gabe haatik. Gauza bat frango harrigarria kausi ditakeena: Ziburun...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Ixiltasun hori

Beste gauza bati aise ohartzen gira! Nolako isiltasuna badugun! Autorik ez dugu gehiago noiztenka baizik aditzen! Lanean aitzina ari diren ofiziale balios zonbaitenak gehienik. Aldiz gehiago aditzen ditugu xoriak kantuz ari! Berriz ere idatz dezakegu segur goraxago giniona: xori horiek hor zirela orai arte ere bainan guk ez aditzen burrunba handiegia izanez bestalde! Dena den, untsa pollita da xori horien kantua! Ni segurik loriatua egoiten naiz entzule! Haur bat bezala kasik!...

Gogoa hazi | 2020eko Apirilaren 23a

Zokolet, haizearen semea

Bidean, bidetik bizi da. Badaki iraztor, otadi eta sasien artean gordetzen. Edozein ttattoletan aterbetzen. Ihintza ateratzen deneko, hor doa, haizezko- urratsez noiz erbi, noiz gatu baten lasterkatzen. Ahuntz basaren larruan, azeri-begi. Esku trebeekin errekako amarrainen sabelak perekatuko ditu. Trapu tzarrez jantzitako erregea duzue ZOKOLET buhamea. Horra nun, udazkeneko eguerdiko sapa batez, iguzkiak, ilargiak eta haizeak, hiruek, bidean harrapatzen duten buhamea. Hunek...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 23a

Eta erretretak?

Pollita dugu hau ere! Biharko erretretak gogoan asmatu legegaia, zinez ezinago korapilatsua, nehork ez gehiago biziki aipatzen, denek badutela nahitez besterik burutan! Alta, gobernua presatua zen, arrunt presatua, duela oraino zonbait aste! Deputatueri presaka zuen onartarazi legegai hori, legenausiko 49-3 delakoa baliatuz, eta jestu gutiz! Deputatuek onartua beraz. Zenaturrek hilabete huntan beharra zuten aztertu bainan ezin egin besterik gertatu delakotz arte hortan. Orain,...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 23a

Herriko bozak

Eta herriko bozak, zertan ditugu? Bere prediku luzean Macronek ez ditu batere aipatu! Guk ez dugu ahantzia haatik lehen bozaldia hein batean joan zela, jendearen parte hartzea usaian baino aise xuhurragoa izan bazen ere. Bainan bigarrena ezin zen egin, koronabirus lotsagarri horrengatik. Noiz eginen ote da? Ekainean ote ala berantago? Legezain frangoren ustez, artean hoinbeste denbora joanik, eta bereziki bozaldi hori ez bada ekainean egiten ahal, saila beharko da dena berriz...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Langile autonomoentzat diru laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak COVID- 19 pandemiaren ondorioei buru egiteko neurriak zehazten dituen foru lege dekretua onartu du. Lege honen arabera, alarma egoera abiatu zenetik beren aktibitatea gelditu behar izan duten langile autonomoek diru laguntzak eskuratuko dituzte. Halaber, jarduera gelditu gabe irabazi murrizketak jasan dituztenak ere lagunduak izaten ahalko dira. Lehenbiziko kasuan direnek 2.200 euro hunkituko dituzte, bigarrenean direnek, aldiz, 700 edo 800 euro....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016