Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Joanes de Jaurgain

Joan den astean, sail huntan berean aipatzen ginuen mendeburu bat, ehun urte Iratzeder apez euskaltzaina sortu zela Donibane Lohizunen. Aste huntan, beste mendeburu bat dugu gogoan, ehun urte - martxoaren 17an eginak - Joanes de Jaurgain xuberotar euskaltzalea hil zela Ziburun. Herri hortan ehortzia ere da, Zokoa alderateko errebidearen hegiko hilerrietan. Lapurdin, dugun aitor garbiki, ez gira hartaz hainbat oroitzen bainan Xuberoan ez dute ahantzia. Haren biziaz eta haren obraz...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 30a

Harria

Koronabirus eta koronabirus, denak hortaz ari-eta, ez da beste berri handirik. Eta diren bakarrak ez beti hain onak. Hala nola asko tokitan gaitzeko euritea ukan duten, ortzi itsusi frangorekin eta azen ontzeko harria ere ba! Bordeleko alde hortan bereziki harriak azkarki funditu ditu gaitzeko mahastiak, arno leku guziz famatuak. Alimaleko makurrak eta holakoak ere gutien ustean gertatzen!...

Gogoa hazi | 2020eko Apirilaren 30a

Partekatzea elgar osatzea.

Egun hauetan gauza frango partekatzen dugu. Covid-19 famatutik hasirik. Iduriz, koronabirus hori, gutik dugu bildu, ipar Euskal Herrian behintzat. Bainan hunen beldurra barna sartua zaigu gutarik gehieneri. Nola ez, erakusten dizkiguten irudiekin. Bereziki artatze intentsibo horietakoekin. Frustrazio eta pena bertsuak jasaiten ditugu denek batean. Arinenetan: Espainiako Errege koparena, Euskaldunentzat zena aurten, aspaldiko partez. Aimar eta Urruti berriz hoberenen artean,...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 30a

Denak maska batekin?

Etxetik jalgitzearekin, denak maskatuak beharko ote gira ibili? Anitzek baietz diote bainan nehork ez jakin aski maska izanen ote den denentzat. Gauza bat anitz aipu dena, treinaren edo autobusaren hartzeko segurik, maska beharko dela ezarri. Bestalde, norat nahi joaiten ahalko girea eta nahi bezenbat? Baditake mugak ezarriak izanen diren. Aldiz, Macron presidenteak berak erakusterat emana zuen jende xaharrak, eta osasun arrangurak badituzten beste asko ere, aitzina...

Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 30a

Nekazarien azokak martxan dira

Nekazarien eta abeltzainen asteroko azokak martxan hasi dira berriro, baina koronabirusari aurre egiteko segurtasun neurri zorrotzekin: distantzia, eskularruak, gel desinfektatzailearen erabilera, eta abar....

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 30a

Kasu eginez

Aurten, errekontruz kanpo segurik, maiatzaren 11, astelehena, oroitzeko eguna izanen da! Orduan baita untsalaz arinduko hoin luze jasaiten dugun konfinatze hori. Joan den egunean, Edouard Philippe gobernuburuak larri larria bederen zonbait argitasun emanak ditu gauzak nola iragan litazkeen bainan heldu den aste hortan, maiatzeko lehen egunetan beraz, xehetasun gehiago eman beharra du. Zernahi gisaz gero ere kasu eginez beharko da ibili, biziki kasu eginez. Bestenaz, aitzinerat...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016