Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Txirrindularitza

Txirrindularitzan ere ondorioak izanen ditu COVID-19 pandemiak. Aurten ez dira jokatuko Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa. Apirilaren 6tik 11ra egin beharra zen Euskal Herriko Itzulia, baina konfinamenduak lasterketa hori gibelatzera behartu zituen antolatzaileak. Udan egiteko xedea izan zuten, baina azkenean osoki ezeztatzeko erabakia hartua izan da. Donostiako Klasikorik ere ez da izanen aurten. Bi lehiaketak 2021ean iraganen dira, beraz....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Kulturgileentzat diru laguntzak

Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak segurtatuko dizkie COVID- 19ak irabazirik gabe utzi dituen kulturgintzako langileei. Denetara, 2,5 milioiko diru zama bideratua izanen da egoera larrian dauden langile autonomo profesionalen sustengatzeko. Lanbide erakundearen bidez kudeatuko da programa, Kultura Sailarekin lankidetzan. Kulturgileek 1.200 euro eskuratu ahalko dituzte hilabetean, gehienik. Konfinamendua hasi zenetik eta sei hilabetera iraunen du programak. Langile...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 07a

Luze joanen da!

Berriz ere koronabirus nardagarri hortaz behar gira arizan! Ez bide da haratik ez hunatik, afera horrek ikaragarriko soka luzea ukanen du oraino. Ez duteno kausitzen txerto on bat zinez fidagarri bainan hori den hoberenetik ez da egunetik biharamunerat egiten ahal den gauza bat! Beharko da gutienez zonbait hilabete igurikatu, hain segur urte bat edo gehiago ere berdin. Ingeles etxe batek erakusterat eman badu ere heldu den iraileko zerbait izaiten ahal litakeela. Itxura guzien...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Gernika 83 urte

Apirilaren 26an bete dira 83 urte Gernikako bonbardaketa gertatu zela. Urteburu hori oroitarazteko, ekitaldi zenbait egin dituzte, Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformak antolaturik, baina ez usaiako moldean, konfinamendu egoerak ez baitu jende elkarretaratzerik ahalbidetzen. Igande eguerdian, ohiko lore eskaintza egin dute. Maria Uribe auzapez-ordeak egin du, bakarrik eta bisaia maskaturik. Bonbardaketa hasi zen tenorean, 15:45ean, sirena, ezkila eta...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Mercedes eta Volkswagen berriz lanean

Apirilaren 27an lanean hasi dira berriz Gasteizko Mercedes eta Nafarroako Volkswagen lantegiak. Martxoaren 16an gelditu behar izan zuten ekoizpena, COVID-19 gaitzaren ondorioz. Lanera itzultzea baldintza berezietan egin da bi lantegietan. Hasteko, lanaldiak berrantolatu behar izan dituzte, egun bakoitzean langile talde bat bakarrik lanean aritzeko gisan, ondoko bi asteetan Mercedes-Benz-en kasuan, eta hiru asteetan Volkswageni dagokionez. Lanean hasi aitzin, bi...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

COVID-19-aren hedapena neurtzeko plana

COVID-19 gaitzak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen hedapen maila neurtzeko bi plan abiatu berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Alde batetik, Espainiar Estatuan bezala, seroprebalentziari buruzko ikerketan parte hartuko dute 5.000 herritarrek. Bestalde, euskal osagarri sistemak bertze ikerketa bat martxan ezarri du, "galbahetze selektiboko plana" deitu duena. Azken hau zuzendua izanen zaie eritasunak eragin handiena izan duen mementoan sintomak agertu baina testarik egin ez...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016