Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 07a

Portugalen familia anitz gosetean

"Catholique Caritas" Gobernuz Kanpoko Erakundeak du berria zabaldu, martxo hastapenaz geroztik janari galdeak %50ez emendatu dira. Covid-19 izurritearengatik, 150.000 familia litzateke keinka txarrean, 600.000ko bat pertsona egiten duela. "Catholique Caritas"-eko Eugenio da Fonseca presidentearen erranetan, maiatzean zenbaki horrek bikoiztu behar luke. Koronabirusaren ondorioz, Frantzian, Belgikan... eta Suitzan ari diren langile anitz Portugalerat berriz sartu dira. Gehienek...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 07a

Europa izurritea dela eta mugak

Europako kontinentea litzateke izurriteak anitz hunki duen lurraldea, ekonomia saila keinka larrian ezarriz, barne produktu gordina (PIB) %7,1 jausten dela. Estatu bakoitzak bere herritarrentzat plantan jarri baditu neurri bereziak, behar izan du ere erabakia hartu mugen kudeaketan. Mugaren kudeaketa Europako herrialdeentzat kezka handi bat izan da. Europako 27 herriek erabaki dute Schengen-eko lurraldea maiatzaren 15a arte bederen hetsia izanen dela. Europar Batasunak mugen hestea...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 07a

Zalapartak

Berriz ere gutien ustean eta gau gehienez zalaparta frango izaiten da Parisen, inguru hartako herrietan eta beste hiri askotan ere, hala nola Tolosan, Bordelen bai eta, batere hoin urrun joan gabe, Pauen berean. Gazte multxo batzuk dituzte makurrak egiten eta polizari arras bortizki oldartzen dira. Bainan gazte horiek nola elgarretaratzen dira hoin aise, untsalaz denak konfinatuak egon behar dugun keinka huntan? Donibane Lohizunen edo berdin Hendaian, beste anitz tokitan...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 07a

75 urte

40ko gerla deitzen duguna gelditu zen duela xuxen 75 urte, 1945eko maiatzaren 8an, Europan segurik, Japoniako aldean zuen iraun bi hilabete gehiago. Aurten urte betetze hori usaian baino handizkixago beharra zen ospatu, hala emana zuten erakusterat, 75 urteko muga horrek holako zerbait merexi zuela. Denen buru, zertan giren ikusiz, ezinbestean beraz, ez da ospakizunik biziki izanen. Parisen denik ere kargudun asko bilduko badira ere Macron presidentearekin. Guti dira oraino bizi...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Langabezia apaldu da

Lehen hiruhilekoan langabezia apaldu da Hego Euskal Herrian. Espainiako Estatistika Institutuak zabaldu duen inkestak erakusten du Euskal Autonomia Erkidegoan 4.500 pertsona gutiago daudela lanik gabe, eta 1.900 Nafarroan. Aitzineko hiruhileko kopuruekin alderatuz, Espainiar Estatu osoko langabeen apaltze handiena EAEn gertatu dela agertzen da. Hala ere, gogoan izan behar da inkesta horren emaitzek ez dutela kontutan hartzen COVID-19 pandemiak sortu duen krisi egoera....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

San Prudentzio bestak balkoietan

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunez ospatzen dira Gasteizko bestak, Arabako patroi sainduaren omenez. Bezperatik hasten dira ospakizunak, "erretreta" deitzen duten ekitaldi batekin. Haatik, usaian karrikak betetzen dituen danborrada balkoietara mugatu behar izan dute, COVID-19 gaitza dela medio. Maite Ruiz de Austri animazioko filmen zuzendariak, berriz, pregoi birtuala aurkeztu du. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak ere agerraldi telematikoa egin du. Foru Aldundiaren sustengua...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016