Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Ostatu eta dendak

Terrazetan bakarrik tokien erdiak ireki ahal izanen dira. Gutienez bi metro utzi beharko dira mahaien artean eta bezero taldeak ezin dira 10 lagunekoak baino handiagoak izan. Bezero batetik bestera desinfektatu beharko dira mahaiak eta ezingo dira ez kartak, ezta zapiak erabili. 400 metro karratu arteko dendek ireki ahal izango dute, lokala egunean bi aldiz desinfektatu beharko da. Karrikako merkatuak baimenduko dira, baina postuen arteko distantzia zorrotzekin eta merkatua...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Espainiako Kongresuak maiatzaren 24a arte luzatu du alarmaegoera

Kongresuak laugarren aldikoz luzatu du koronabirusaren hedapenagatik ezarritako alarma-egoera. EAJren eta Ciudadanosen babesarekin lortu dute ekimena aitzina ateratzea. EH Bildu abstenitu egin da. Horrela, herritarren mugikortasuna eta jarduera ekonomikoa murriztuta egonen dira maiatzaren 24a arte....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

EAJren galdea onartua

Espainiako Gobernuak erkidego autonomoetako agintariekin elkarlanean hartuko ditu hurrengo erabakiak. Hala eskatua zion EAJk eta hala dago onartua alarmaegoera luzatzeko dekretuan. Beraz, konfinamendua arintzeko prozesuaren kudeaketa "konpartitua" izanen da eta adostutako neurri horiek indarrean jartzeko ardura gobernu autonomikoek izanen dute....

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

2070an basamortu gehiago

Berotze efektuko gasen isurketa segituz, basamortu gisako ingurumenean biziko dira 3,5 miliar jende 2070ean. Txinatar, amerikar eta europar ikerlari talde batek datu klimatikoak, arkeologikoak, demografikoak eta laborantzakoak bildu ditu jendartearen biziraupen baldintza idealak aztertzeko. Ateratzen duen ondorioa da, azken 6 mila urte hauetan, 10 eta 15 graduko banabesteko tenperatura duten guneetan bildu dela lurreko populakuntza, hazkuntza eta laborantza gehien gehiena, tenperatura...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

Billy el Niño torturatzaile frankista hil da

Antonio Gonzalez Pacheco, "Billy el Niño" izengoitiarekin ezaguna zen frankismo denborako espainol polizia ohia zendu da, Madrilen, 73 urtetan, koronabirusaren ondorioz. Franco diktadorea hil eta segitu zuen polizian eta 1977an, torturatzaileentzat usaia zen bezala, poliziaren merituen medaila ukan zuen Martin Villa ministro frankistaren eskutik. Geroztik beste hiru aldiz saristatua izan zen eta horri esker bere zahar-arranda ederki emendatua izan zitzaion. Espainiako Gobernuko...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

Geroko mundua

Bake Nobel sariduna da Muhammad Yunus, Bangladesheko ekonomialaria, eta bizi dugun krisi sanitarioaren biharamunean jendarte berri bat eraikitzeko parada eder bat dugula dio Le Monde egunkarian idatzi duen iritzi artikulu batean. Harentzat, altxatu behar den mundu berria soziala eta ekologista izan behar da, oraiko krisia baino katastrofe handiago bat saihestu nahi badugu. Makur ikaragarriak sortzen ditu Covid-19 izurriteak eta berehalako ihardespenak behar ditu, bainan funtsezko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016