Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

170 tableta zailtasunean diren haurrentzat

Emmaüs Connecte eta SFR sare telefonikoak, hiru urte hauetan partaidetzan dira eta 170 tableta Departamenduko Kontseiluari eskaintzea erabaki dute. Haurren Laguntza Soziala (Aide Sociale à l'Enfance) egiturari emanak izanen dira, eskolako lanetan errezago aritzeko. Departamenduko 44 ikastetxeri bideratua da, eskolako lanetan, haur horien hobeki lagun tzeko eta sustengatzeko. Jean- Jacques Lasserre Departamenduko Kontseiluko presidenteak zioen: "170 tableta horien eskaintzari...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

ARGENTINATIK... LEKUKOTASUNA

Duela mendeak Euskal Herritik euskadun anitz joan ziren Argentinarat, geroztik Euskal Argentina elkartea sortu da. Elkartearen helburua da han bizi direnek hemengo familiekin harremanetan jartzea, bai eta jakitea beren arbasoak nundik heldu ziren. Monika Legarto elkarteko presidenteak, joan den larrazkenean Eusko Argentinak egin duen bidaiatik lekukotasun batzuk eskuratu ditu. Herria astekariak agertuko dituenak, astez-aste.

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Hazpandarrak ere ba

Ikusiz gero eta kanpotiar gehiago itsasoan mainatzen ari, tokian tokiko jendea ere ernatu zen eta hori hemeretzigarren mende ondarrekotzat. "Itsasoan mainatzen bagine gu ere! Zendako ez?" Lehenik Kostaldeko jendea segur bainan berantxago urruntxagokoak ere! Euskal-Herri barne hortarik ere, batzuk hartu zuten usaia artetan joaiteko itsas-hegirat eta han mainatzeko beren gusturat. Hazparnen ere sartua zen usaia hori. Lehen, frangotan aditu dut hazpandarrak nola berotzen ziren...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Eta horra treina!

Urteak jin eta urteak joan, beti handituz zoan beraz itsas-mainuen fama. Jende aberats frangok beren urgulua hortan zuten, itsas mainu horietan agertu behar! Jauntzi ederrak soinean gainerat, ez baitzen nehor urean sartzen arrunt arinki bezti orai ikusten den bezala. Baziren mainu jauntzi bereziak dena apaindura! Napoleon III-a oraino Miarritzerat jiten zen urte heietan, beste gauza bat gertatu zen itsasmainuen arrakasta aitzina emendatu zuena. Trein bidea egin zen eta...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Erien mainuak

Paper zahar zonbaitek salatzen dute hemezortzigarren mendekotzat bazirela Miarritzeko alde hortan segurik itsasoan mainatzen zirenak. 1760an jadanik lekukotasun batzuen arabera. Bainan mainatzale horiek denak eriak omen ziren. Gehienak zainak eri zituztenak. Beren medikuak manaturik mainatzen ziren, mainu horieri esker gorputza azkarki lasaitzen ahal zela. Mainarazten zituzten ere burua galdua edo galtzen ari zutenak. Hainbestetaraino nun hemeretzigarren mendearen hastean gisa...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Eugenia jin zelarik

Iduriz, zonbait urte gorabehera 1840a irian hasi zen jendea itsas-mainueri bestalde ohartzen. Nola abiatu zen mugimendu hori, ikerleak ez dira denak hitz beretan. Batzuen ustez ingeles aberats batzuen balentria izan zitakeen. Edo espainol zonbaitena. Gauza bat segurtatzen ahal dena, handik laster mainu horien arrakasta polliki emendatu zela Napoleon III-a egon zelarik Frantziaren buru. Eugenia de Montijo haren andreari esker. Eugenia inperadoresak biziki maite zuen Miarritze, gazte...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016