Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 21a

Singapur-en robot bat herritaren kontrolatzeko

Maiatzaren 8az geroztik, Singapur-en 4 patako robot bat ibilki da kontrolatzeko, izurrite garai huntan, herritarrek behar diren neurriak errespetatzen dituzten. "Spot" izena emana izan zaio, baratze publiko eta karriketan ibilki da, jende batzuk ez badituzte behar diren neurriak errespetatzen, robotak grabatu mezu bat hedatzen du. Horrez gain kamera bat badu, horrela baratze publikoetan zenbat jende diren kalkulatzen ahal du, 3 kilometroko distantzia arte kontrolatzen ahal...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 21a

Lenin Moreno, Ekuador-eko presidenteak bere soldata apaldu

Koronabirusaren krisia izanez, Lenin Moreno presidenteak jakinarazi du bere saria eta gobernamenduko agintari guzien soldata erdiz apaldu duela. Presidenteak deklatatu du "Herriaren ekonomia keinka txarrean izanez, Estatuko irabaziak apaldu dira, beharrezkoa da ordainsariak apaltzea". Ofizialki maiatzaren 8tik harat da plantan jarria izan. Orain arte presidenteak 5.000 dolar eskuratzen zuen, presidente-ordeak 4.800, ministroek 4.400 eta ministro-ordeek 4.200. Jakinez, Ekuadoreko...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 21a

John Lennon-en gitarra enkantean saldua

John Lennon Beatles taldeko sortzailea eta musikari ingelesari, 1980an eraila izan zena, 1960ko hamarkadan gitarra bat ebatsia izan zaion. Berrikitan, Beverly Hillsen-en (Kalifornia), enkate batean gitarra hori berriz agertu da eta saldua izan 2,41 milioi dolarretan (2,24 milioi euro). Orain arte Rock and roll-eko artista baten musika tresna saldua izan den garestienetarik bat da. John Lennon zenaren gitarra horren jabeak John McCaw izena du, amerikar musikaria da, ez zakien ebatsia...

Euskal diaspora | 2020eko Maiatzaren 14a

"Donostian den nire amatxo nahiko nuke besarkatu"

BOISE, IDAHO. Joan den astean Martin Goicoechea bertsulariak Wyoming-eko Rock Springs-etik koronabirusa gai harturik igorri bertsuak ekarri genituen xoko huntara. Aitzinekoan Begoña Echeverria Chinoko kaliforniarrarenak, Mattin Lerissak kantu bihurtuta. Ondotik Renoko Jesus Goñik ere bota ditu koronabirusaz bere bertsuak. Eta aste huntan, Idahoko Boisetik helduak zauzkigu beste batzuk, Pazko igandez, Aberri Egunean idatziak eta orain hedatuak, hiriburu idahotarrean bizi den...

Ba ote dakixu? | 2020eko Maiatzaren 14a

Berrogeiko Gerla (2/8)

Maiatzaren lehen egunetan, frantses jeneralek ez dute pentsatzen alemanen erasoa berehalakoa denik. Mendekosteko (maiatzaren 12a) asteburuarendako, Ardennes-etako sektorean, soldaduen %20a permisionez da. Billotte, Pretelat, Besson jeneralak ere permisionez dira (nahiz 94 dibisiotarik 78 manatzen zituzten!). Gainera, frantses jeneralak alemanek hautaturiko eraso lekuari buruz ere tronpatzen dira. Alta, informatzaile zinez onak badituzte. Jakin beharrekoa badakite baina informazio...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 14a

LURRA ERLERIK GABE?

Pestizidak eta gero, nola ez aipa erleak? Berak baititugu polinizazio egileak Eta horrekin guretzat bizi segurtatzaileak. Gehienbat pestiziden ondorioz dira hiltzen Ehunetik laurogoita hamar galdutzat kondatzen Dituzte-ta... hala bada, horrek gaitu bai kezkatzen! Lur planeta ederrean, naturak sortu bizian Parabisu baten gaia izanik esku artean Zer bilatzen du gizonak bazter oro suntsitzean? G.L. 2020-02-12...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016