Egun eta bihar | 2016ko Abenduaren 02a

Hunkigarriak

Asteburu guzian, ospakizun hunkigarriak izan dira hor gaindi. Alde batetik 14-ko gerla gogoan, bereziki gerla izugarri haren bururatzea, Jondoni Martin egunean gertatu zena, duela 98 urte. Ospakizunak ere jaz azaroaren 13-an izan ziren atentatu ikaragarrien oroitzapena harrotuz. Nolako masakrea izan zen Pariseko Bataclan antzokian bai eta haratxagoko karrika batean, jatetxe batzuen aitzinean...

Atentatu bat ere Saint-Denis hirian, Stade de France kiroldegi famatuko atean... Orotarat,...

Egun eta bihar | 2016ko Abenduaren 02a

Lur-ikarak

Zonbait oren barne, lurra hemezortzi aldiz ikaratu da guti aski Alpetako mendialdean, Sisteron hiritik hurbil, Italiako mugatik ez hain urrun. Jendetan ez da makurrik izan eta etxetan ere kasik batere ez. Gertakari kezkagarria halere ikerle askoren gustuko, lotura bat egiten baitute Italian bizpahiru hilabete barne gertatu lur-ikara bizkorrekin. Lurpez ez ote den ba hor nonbait haustura edo kraskaldi zerbait, beste lur-ikara batzuen arriskua emendatzen duena orobat Alpetako mendilerro...

Egun eta bihar | 2016ko Abenduaren 02a

Ba ote?

Marine Le Pen loriatua da Donald Trump nagusitu delakoz Estatu Batuetako hauteskunde horietan... Badabila erran eta erran gauza bera gertatzen ahal dela Frantzian hemendik sei hilabeteren buruko! Baina zer deitzen du "gauza bera"? Ezagun da segur zer erran nahi duen, iduritzen zaio jendea aski nardatua izanez Marine Le Pen jartzen ahal litzatekeela presidente! Hori erranez, abilki ari da bere gustuko segurik! Baina horretan garea? Egia da alderdi gehienek, eskuin ala ezker, tanto ainitz...

Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

ETAko Presoak: urtarrilaren 6an manifestaldia Donostian

ETAko 400 bat preso kalera aterarazteko asmoarekin, preso ohi talde batek deia plazaratu du, urtarrilaren 6an manifestazioa deituz Donostian, "Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera" lemarekin, bakea eta askatasuna aldarrikatzeko. Abenduaren 10etik harat, Usurbilen bilduko dira, karrika okupatuz, mintzaldi eta beste ekitaldiak eginez. Eguberri kari, 3 presondegitarat hurbilduko dira: Langaraitz eta Martutenerat abenduaren 24an, eta Basaurirat abenduaren 31n. Urtarrilaren 6an,...

Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

Mola jeneralaren gorpuzkiak Erorien Monumentutik kanpo

Emilio Mola jeneral frankistaren gorpuzkiak Iruñeko Erorien Monumentuko kriptatik ateraiak izan dira urriaren 24az geroz. Joseba Asiron Iruñeko alkateak iragarri duenez, militarraren gorpuzkiak hobitik atera zituzten, familiak hala eskatuta. Molaren gorpuzkiak bezala, Monumentuan hobiratuta dauden beste sei militarren gorpuzkiak ere aterako dituzte, agorrilean. Memoria Historikoaren Legea betetzeko hartutako erabakiaren ondorioa izan da. Udaleko zerbitzu juridikoek ez zituzten Sanjurjoren...

Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a

Bisigoa: arrantzaleak kexu

Iñaki Zabaleta, Bizkaiko arrantzaleen kofradiako buruak jakinarazi du Europar Batasunak onartu bisiguaren arrantzatzeko kuota apalegia dela Hegoaldeko arrantzontzientzat, eta ondorio kaltegarriak izanen dituela arrantzaleentzat.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016