Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Emilio Mola jeneral frankistaren gorpuzkiak Iruñeko Erorien Monumentuko kriptatik ateraiak izan dira urriaren 24az geroz. Joseba Asiron Iruñeko alkateak iragarri duenez, militarraren gorpuzkiak hobitik atera zituzten, familiak hala eskatuta. Molaren gorpuzkiak bezala, Monumentuan hobiratuta dauden beste sei militarren gorpuzkiak ere aterako dituzte, agorrilean. Memoria Historikoaren Legea betetzeko hartutako erabakiaren ondorioa izan da. Udaleko zerbitzu juridikoek ez zituzten Sanjurjoren...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Iñaki Zabaleta, Bizkaiko arrantzaleen kofradiako buruak jakinarazi du Europar Batasunak onartu bisiguaren arrantzatzeko kuota apalegia dela Hegoaldeko arrantzontzientzat, eta ondorio kaltegarriak izanen dituela arrantzaleentzat.
...Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Urte guziez bezala, Urtatsi buruz, euskal selekzioaren futbol norgehiagoka jokatuko da. Aurtengo arerioa ez da arras finkatua: Nigeriako hamaikakoa, Super Eagles taldea, izan behar luke. Negoziazioak ez dira oraino bururatuak. Partida San Mameseko futbol zelaian jokatuko litzakete abenduaren 29an.
...Egun eta bihar | 2016ko Abenduaren 02a
Igandean da beraz lehen bozaldia ikusteko eskuindar eta erdikoen hautagaia nor litakeen heldu den udaberriko hauteskundeetan. Itxura guzien arabera, bozaldi hori ez da askiko, bigarren bat beharko da. Zazpi badira alabaina zein gehiagoka plantatuak eta mirakulua litzateke batek biltzea beste seiek denen artean baino boz gehiago... Sondaiek diotenaz, eta alde bat errepikatzen dute kantu bera, Alain Juppé eta Nicolas Sarkozy atera behar lirateke bat lehen eta bestea...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Ryanair Irlandako hegazkin konpainia Gasteizko Foronda aireportura itzuliko da 2017an, eta martxoaren 26tik aurrera, Milanerako eta Tenerife hegoalderako hegaldiak eskainiko ditu. Astean bietan Gasteiz Milanekin eta Tenerife hegoaldearekin lotuko du: orotara lau hegaldi. Martxoaren 26an airatuko da Forondatik Bergamo- Milango aireportura lehenbiziko hegaldia eta martxoaren 29an, Forondatik Tenerife hegoalderako lehenbizibikoa. 2018an Gasteiztik Bukarestera (Errumania) eta Palmara (Balear...
Hegoaldean | 2016ko Abenduaren 02a
Euskal Autonomia Erkidegoak 32.000 lanpostu hurbil berreskuratu ditu azken urtebetean. Behin-behineko enpleguen eta lanaldi partzialaren gorakada gelditu egin da, txostenak dionaz. Ikerketaren arduradunek ohar batean diotenaz, langabe askok adinaren arazoa dute; langabeen artean gero eta gehiago dira 45 urtetik gorakoak. Ekonomia hobetzen ari dela dirudielarik, 25 eta 44 urte bitarteko pertsonek baino zailtasun handiagoak dituztela 45 urtetik gorakoek enplegua lortzeko badirudi. Langabezia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016