Mundu zabalean | 2024ko Uztailaren 25a

Haragi sintetikoa etxeko kabalentzat

Haragi artifiziala merkatuan sartzeko urratsak egiten ari dira batzuk eta bertzeak. Uztail hastapen huntan, lehen aldikotz Europan, haragi zelularraren komertzializatzea onartu du Erresuma Batuak. Lehen urrats bat dela dio proiektu eramaileak. Diru anitz jokoan da eta afera hurbiletik segitzen dute hazkurri industrialariek.

Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a

EAJk alderdi politikoekin bilkurak abiatuko ditu

EAEko bozetan indar bozkatuena izanik, EAJk Euskadiren estatutu berria izanen dena negoziatzeko ardura bere gain hartuko duela jakinarazi du Andoni Ortuzar EAJren EBBko lehendakariak. Horretarako, bilkura "diskretu" andana bat abiatuko dute irailean, akordioa finkatzen hasteko.

Ortuzar eta Joseba Diez Antxustegi EAJk legebiltzarrean duen bozeramailea Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu dira Ajuria Enean. Biltzarraren ondotik egin duten agerraldian egin du...

Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a

Iruña-Veleiako aurkikuntza

Iruña-Veleian (Araba) zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Arkikus enpresako Javier eta Iker Ordoño anaiek eta egin dituzten ikerketei buruzko xehetasunak eman dituzte Gasteizko Probintziako Jauregian. Aurkikuntza "oso esanguratsua" dela baieztatu ondoan, zehaztu dute zirkua ez dela gune hartan aurkitu duten egitura bakarra: etxebizitzen, plazen eta karriken aztarnak ere ba omen daude.

Iruña-Veleiako aztarnategiaren 251 hektarearen gainazala ikuskatu dute, eta zehazki,...

Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a

Lehendakari aldaketa Mondragon taldean

Orain arte Mondragon taldearen lehendakari izan den Iñigo Uzin erretretara joan denez, Pello Rodriguez-ek hartu du haren lekukoa. Korporazioaren kongresua iragan da uztailaren 17an Bilboko Euskalduna jauregian, eta karia horretara eman dute berria.

Halaber, kongresuko 650 konpromisarioek, hots, taldea osatzen duten kooperatiba guzietako ordezkariek, 2025etik 2028rako plana onartu dute, ondoko lau urteetako bide orria izanen dena.

Rodriguez-ek azaldu du taldeko enpresak...

Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a

Lekarozko Aroztegia proiektuaren afera

Badu jadanik zenbait urte "Palacio de Aroztegia SM" enpresak proiektu urbanistiko handia abiatu zuela Lekarozen. Zehazki, luxuzko 228 etxebizitza, golf zelai bat eta lau izarreko hotel bat eraiki nahi zituen 350 biztanleko herri horretan. Egitasmo horren kontrako protestak eta kanpaldia antolatu zituzten herritarrek 2021ean. Kanpaldian parte hartu zutenetako 7 lagun auziperatuak izan ziren eta joan den astean jakin da orotara 20 urteko presondegi zigorra eta 56.000 euroko isuna galdegin...

Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a

ELA eta Pradales-en arteko bilkura

Imanol Pradales EAEko lehendakariak iragarria zuen sindikatuekin bilkurak eginen zituela. Horietako lehena Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiarekin eta Amaia Muñoa idazkari ordearekin izan da joan den ortziralean Ajuria Enean. Biltzarretik landa, Mitxel Lakuntzak azalpenak eman ditu prentsaren aitzinean.

Hasteko, ohartarazi du ELA eta lehendakariaren arteko harremana berreskuratu dela, Urkulluk sindikatu honekin biltzeari uko egin zionetik ez baitzen harremanik izan.

Honela...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016