Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 25a
1914ko ekainean, Pierre de Coubertin-ek olinpiar bandera presentatu zuen: bost olinpiar eraztunek bost kontinenteak irudikatzen dituzte. Sinbolo unibertsala, munduko herri guzien batasuna erakusteko. Nehork ez zakien oraino lehen mundu gerla piztuko zela uda bukatu aitzin. Olinpiar bandera berria, azkenean, 1920ko Anberesko Joko olinpikoetan airean ibili zen.
Duela ehun urte, Parisko Jokoak
Lau urte berantago, 1924an, Parisek zituen Joko olinpikoak...
Euskal diaspora | 2024ko Uztailaren 25a
BUENOS AIRES. Zorionak igorri beharrean gira aste huntan Buenos Aires aldean, 1944an sortua, 80 urte bete baititu eta urtea bururatu arte zenbait saio eta ekitaldirekin ospatu behar baitu hiriburu argentinarreko Euskaltzaleak elkarteak. Elkartea euskararen arrangura zuen eta erbestean egonik ere Argentinako euskaldunen eta euskaldunen lagunen artean euskararen sua atxiki eta aitzinarazi nahi zuen Euskal Herriko jende multxo engaiatu batek sortu zuen. Heien estatutuak euskara...
Mundu zabalean | 2024ko Uztailaren 18a
Uztailaren 26an hasiko diren Olinpiar Jokoek, kiroltzaleen inguruan karra sortzen badute, munduko kirol lehiaketak antolamendu sailean gastu handiak sortzen ditu. Ondorioak zein diren ikustera joan gira.
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Urtero bezala, Eustatek 2023ko familien gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu. Erkidegoko etxeko batezbesteko gastuetan oinarritu datuak dira. Bana beste familia batek, iazko urtean orokorki 34.331 euroko gastuak ukan ditu, inflazioak bere gorakada egin aitzin %4z emendatu dira. Horra nola banatzen diren: etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak: 12.849 euro (+%4,5), janaria eta alkoholik gabeko edariak 5.714 euro (+%5), osasuna 1.272 euro (+%5,8), aisialdiak...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Eusko Jaurlaritzak merkatu libreko etxebizitzak erosi nahi ditu, parke publikoa handitu eta ondotik alokairu sozialera bideratzeko. Hala iragarri du Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak. Horrela Eusko Jaurlaritza etxebizitza merkatuan sartuko da. Etxebizitza Sailak legegintzaldi berri honetan alokairurako 7.000 etxebizitza publiko merkaturatu nahi dituela aipatu du. Helburu hori lortzeko modu anitz egon daitezkeela erran du. Azaldu duenez, aukera bat erosketa zuzena izan...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Bilboko Herriko Etxeak etxebizitza sozialak dauden eraikinetan egoitza turistikoak debekatuko ditu. Hurrengo lau urteetan alokairu sozialeko 200 etxebizitza berri sortuko dituela ere abisatu du. Yolanda Diez Bilboko etxebizitzaz arduratzen den zinegotziak, "2024-2027 Udal Etxebizitzen Plan Estrategikoa" aurkeztu du. Neurri honen helburua da etxebizitza turistikoek Bilbon azken hilabeteetan ukan duten gorakada (%30 urte batean) gelditzea eta etxebizitzak ohiko alokairura bideratzea....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016