Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

CAF

CAFek 2019an Londresko Metroarekin sinatutako kontratua handitzea lortu du, eta jadanik hitzartutako 43 trenei beste 11 gehituko zaizkie. 2019an sinatutako kontratua 350 milioi eurokoa izan zen, eta, kontratu berriarekin, beste 90 milioi euro handituko da hasierakoa

...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 06a

Nun gira?

Bai, nun gira bestenaz? Nola gabiltza? Hola segituz, norat ari gira? Gisa hortako galde frango gutien ustean heldu zaizkigu gogora! Ardura arrangura samin batekin! Berriz ere hori gertatu da jakitearekin Pariseko ondoan, Nanterre deitzen den hirian, gehiagoko funtsik gabe poliza-gizon batek tiroz hil duela 17 urteko mutiko gazte bat, Nahel izenekoa! Segur, badakigu mutiko hori ez zela bera ere aingeru bat ez eta beraz xixtroko xardinarik hoberena! Hutsean atzemana izana aldi...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 06a

Preso!

Giroa gero eta nahasiagoa izanez, aitzina samindu da oinezko ibilaldi bat egitearekin Nahel zenaren omenez. Bere ama denen aitzinean, karro baten gainean jarria, gertatua zena azkarki salatuz. Jende frango bildu da, bazterrak kexu, ibilaldi denboran ez baldin bada ere bortizkeria handirik izan. Ondotik ba haatik eta ez guti! Gaitzeko beldurra hedatu ere da gisa guziz, beldur samina, makur handiagoak ez ote ziren izanen. Hoinbeste tirabira izaitearekin, lekuka zonbait oren iraun ere dutenak,...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 06a

Hitsena!

Gauza hitsena orobat larunbat arratsean gertatu den hori Parise aldeko HaÀƒ'¿ les Roses hirian.

Gazte multxo bat itsuski mendekaturik herriko auzapezari, haren familiari, etxeari eta autoari. Hautetsiaren emaztea eta haurrak kolpatzeraino! Salbaikeria ikaragarria zinez, azkarki salatua izan dena!

...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 06a

Ohointza

Landesetako Mimizan herriak daukan kasinoan, joan den martxoan, gaitzeko ohointza izana zen. Ehun mila euro baino gehixago nolazpait faltatuak. Hobenduna laster atxilotua. Bere laneko segida han berean zuen mutiko gazte bat. Joan den egunean epaitua izan da. Bildu du hiru urteren presondegia. Urte batentzat barka, beste biak itzalean egon behar. Hamar mila euro pagatu behar isun bezala eta ez gehiago haizu Frantziako edozoin kasinotan zangorik sartzera.

...

Gogoa hazi | 2023ko Uztailaren 06a

ALEMANIAKO ELIZAREN BIDE SINODALA

Joan den martxoan burutu den Alemaniako Elizaren "bide sinodala" Eliza Katoliko osoarentzat urrats adierazgarria da. Tokiko beste hainbat Eliza inspiratu beharko lituzkeen egiteko moldea itxuratzen du. Ahobatezkotasunik ez egitea, Alemanian, beste herrialde batzuetan eta Erromako Kurian ere kritika gogorrak sortu izana, zisma baten mehatxu fantasiatsua harrotzeraino, nihor axolagabe utz dezaken funtsezko zerbait jokatzen ari den seinale da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016