Euskal diaspora | 2023ko Uztailaren 06a
Argazki oina: Loriatu dira Australiako Townsvillen hiriko 'North Queensland Basque Club'eko parte diren hiru eta agian lau euskal belaunaldi EEaren 20. urtebetetzea familia giroan ospatzen (arg EE)
TOWNSVILLE, AUSTRALIA. Kontent, uros eta bozkario handiz ospatu zuten joan den igandean Australiako 'North Queensland Basque Club'eko lagunek euskal etxearen 20. urteurrena. "Zoin ospakizun ederra' sendi eta erran zuten hainbatek, eta...
Mundu zabalean | 2023ko Ekainaren 29a
"Iraultza bat beharrezkoa da agerian den hondamendia saihesteko". Salaketa moduko oihu samin hori ez da berriki legez kanpo ezarria izan den Lurraren Altxamenduak taldeko militante oldarkor batena bainan, 6 urte hauetan Nazio Batuetako Idazkari Nagusia den Antonio Guterresena. Bizi dugun egoera larriaren heineko oihua! Gure planetaren erregulatzaile termikoak diren hormaguneak abiadura handian urtzen ari dira, ondorioz itsasoko urak oraino gehiago berotzen dira, populazio gehiena duten kostaldea
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak jakinarazi du bertsularitza kultura ondare immaterial izendatuko dutela, heldu diren hilabeteetan.
Euskal kulturaren lehen adierazpen artistikoa izanen da gisa horretako izendapena erdiesten duena. Urrats honen bidez, bertsularitzaren babesa eta transmisioa bermatu nahi ditu Jaurlaritzak.
2018an, Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen bertsularitza, 2022ko azaroan Frantziako Kultura Ministerioak sartu...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a
Gasteizko Udala elkarrekin gobernatzeko ituna sinatu dute PSE-EEk eta EAJk. PSE-EEren esku geldituko dira Alkatetza, Ogasun eta Enplegu eta Garapen Ekonomikorako sailak. EAJk, aldiz, Gizarte Politikak eta Segurtasuna kudeatuko ditu eta Beatriz Artolazabal EAJren udal bozeramailea auzapez orde izanen da.
Maider Etxeberria auzapez berriak adierazi du kontent dela lortu duten hitzarmenarekin. Honi esker, Gasteizek merezi dituen egonkortasuna eta gobernu zorrotza ukanen dituela baieztatu...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a
Negoziaketen hutsegitea- Duela zenbait aste, lan-gatazka piztu zen Ertzaintzan. Orain arte Eusko Jaurlaritzak egin dituen aterabide proposamenek ez dute ondorio baikorrik ukan. Joan den astean bertze proposamen bat egin die Jaurlaritzak sindikatuei: ertzainen lan-baldintzak eta soldatak hobetzeko 37 neurri biltzen ditu dokumentuak. Horiei buruz mintzatzeko hitzordua finkatu die Ertzaintzaren Negoziazio Mahaian dauden ERNE, ESAN, EUSPEL eta SIPE sindikatuei, ekainaren...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a
Aurtengo Frantziako itzuliaren lehen hiru etapek Euskal Herria alde batetik bertzera zeharkatuko dutela baliatuz, Gure Eskuk "Euskal Herriak Erabaki À¢'€'" Basques decide" leloa duten 60.000 ikurrin banatuko ditu bere aldarrikapenak nazioartean entzunarazteko. Ikurrin berezi horiek eskuratzeko molde desberdinak izanen dira. Ekainaren 29a arte, Gure Eskuren webgunean salgai dira, baina Herriaren irakurleentzat menturaz berantegi da, jadanik. Ez da etsitzekorik, ordea. Etapa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016