Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a
Eusko Legebiltzarrak euskal herritar guzientzatBaldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaezartzeari buruz eztabaidatuko du, herri plataforma batek aurkeztu proposamen bati erantzunez.270 eta 900 euro bitarteko errentaeskatu dute, hain zuzen ere, 22.075 sinadura bildu dituen ekimen horrekin. Herri ekimenak sinadurak Legebiltzarrean aurkeztu ditu, herri ekimen batek behar dituen 10.000 sinaduren bikoitza lortu dute, irailean abiatutako kanpainaren bidez. 18 urtetik gorako pertsonentzat eta...
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a
Sagardoaren denboraldia abiatuko da: urte ona izanen dena iduriz. Euskal Herriko sagardotegiek, jaz baino %14 gehiago sagardo ekoitzi dute, baina kontuan hartu behar da 2021ekoa inoiz izan den uztarik ttipiena izan zela. Sagar urte oparoa izan da eta sagasti gehienek sagar asko eta osasuntsua eman dute. Ondorioz, sagardogileek aurtengo sagardoa, orokorrean, iazkoa baino arinagoa dela azaldu dute, usaintsu edo lurrintsuagoa, eta alkohol graduazio ttipiagokoa.
Lekuko sagarrarekin egin...
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a
Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak erran duenez, San Sebastian eguna ezingo da merezi duen moduan ospatu, osasun egoera dela eta, baina hiriko egun handia gogoratzeko hainbat elementu izanen dira. Danborrada nagusia baztertua izan bada, 3.000ko bat haurrek, ohikoen %63k, parte hartuko dute, urtarrilaren 20an, Haur Danborradan. Koronabirusak eragin egoeraren ondorioz, aurten "euren poza gure poza izango da, eta euren ilusioa...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 20a
Beste orduz ere hedatu dira holako solasak bainan azken egun hauetan berriz hor dira, bozaren emaiten ahal ukaiteko adina ez ote litakeen apaldu behar eta hamasei urtetan ezarri. Duela berrogoi bat urte, Valéry Giscard d'Estaing zelarik lehendakari, zonbait eztabaida goiti-beheiti apaldu zen jadanik hogoita-bat urteetarik hemezortzietara. Oraino apaltxago ezarriz hobeki ote litake? Ikusmolde desberdinak badira. Frangok diote gaztetxoak gero eta erneago direla, telebistari...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 20a
Lehendakari bozetan hautagai izaiteko bost ehun hautetsiren babespena behar duzu segurtatua. Bozka-legea berme, ez da hortan haratik ez hunatik. Eta hautetsi horiek behar dira hogoita-hamar departamendu desberdinetakoak. Gauza berria dena, babesle guzien izenak agertzen dira hauteskundeak aitzin eta horrek, hala iduri du segurik, anitz gibelarazten ditu. Auzapez anitzek nahiago ez babesle agertu, galde frango badutelarik hala izaiteko.
Gauza bat bada eztabaida-bide. Untsalaz hautagai...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 20a
Joan den ortzegunean anitz eskola baziren zerratuak. Erakasleak greban. Zonbatek egin dute greba? Hori ez dugu naski sekulan jakinen. Erakasleen %75a greban zen sindikatuen arabera, %40 ez arras gobernuak erranari fidatu behar.Nor behar da sinetsi? Batzuk diotenaz holako greba ez zen baitezpada hain beharrezkoa. Beste frango greba egin dutenekin ados, egoki dela salatzea hezkuntza zerbitzuen buru direnek hartu erabaki asko, aste berean neurri zonbaiten hiru aldiz kanbiatzea besteak beste....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016